OCT. 04 2024 BEGIRADA Gurpil aulkian garbiketa lanak egitera behartua Iñigo URIZ FOKU Maria Elena Escuderok garbiketaren arloan 40 urte lanean daramatza. Gaixotasun baten ondorioz, gurpil aulkian ibiltzen da. Bere lana egiteko gai ez dela agerikoa izan arren, Gizarte Segurantzak ez dio ezintasun iraunkorra onartu, eta Zaintzen enpresak Mendillorriko Mendigoiti ikastetxean lan egitera behartu du. Atzo bertaratu zen, baina ezintasunaren aurrean alde egin zuen, eta ordainsaririk gabeko kaleratzea ekar diezaioke. LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen Escuderoren egoera salatzeko. Ulertezina da.