Asier ROBLES
2004

Martin Ugalde: kazetaria, idazlea eta abertzale sutsua

Martin Ugalde, bere izena duen Andoaingo parkearen inaugurazioan.
Martin Ugalde, bere izena duen Andoaingo parkearen inaugurazioan. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)

Euskal Herriak gerra ondoan izan duen kultur eragile nagusietako bat galdu da». Titular horrekin eman zuen GARAk Martin Ugalderen heriotzaren berri 2004ko urriaren 5eko egunkarian. Egun bat lehenago hil zen, 83 urte betetzeko hilabete bat falta zitzaionean. Gizon multifazetikoa izan zen arren, ezagutu zuten guztiek bat egiten dute Euskal Herriarekiko zuen leialtasuna azpimarratzean.

Azala eta zazpi orrialde eskaini zizkion GARAk Ugalderen bizitza gogoratzeari eta balioan jartzeari: biografia, analisiak, politikarien adierazpenak, omenaldien informazioa… Eta komentarioen artean Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”, Inaxio Mujika Iraola eta Joxerra Zabala idazleenak nabarmendu ziren, hirurek Ugalderen lana goraipatu zutelarik.

Andoainen jaio zen 1921eko azaroaren 11n. Mojekin, herriko eskolan eta La Salletarren ikastetxean egin zituen lehen ikasketak. Hirugarren horretan literaturarako zaletasuna piztu zitzaion. Aita Andoaingo EAJko zinegotzi izan zen Errepublika garaian; eta gerrak markatu zuen, ordea, bere familiaren bizitza.

GERRA ETA ERBESTEA

Joan Mari Torrealdaik bere “Martin Ugalde. Andoaindik Hondarribira Caracasetik barrena” liburuan kontatzen duenez, aita azkenera arte egon zen gerran, hots, Katalunia erori arte. Martin eta ama Mundakara lehenengo eta gero Bilbora joan ziren bizitzera, eta 1937ko uztailean Estatu frantsesera alde egin zuten. Donibane Garazin eta Donibane Lohizunen egon zen bizitzen, eta tartean, alemanak Estatu frantsesean nagusitu zirelarik, Gurseko kontzentrazio esparruan sartu zuten hilabete batez. Hiru urtez erbestean egon ondoren, Andoainera itzuli zen, eta 1942an soldaduska hasi behar izan zuen Marokon. 1948an, amarekin batera, Venezuelarako itsasontzi bat hartu zuen bertan aita eta anaiarekin biltzeko.

Caracasen zegoela, EAJn afiliatu zen eta handik gutxira alderdiaren Hego Amerikako batzordeko lehendakaritza hartu zuen. Nazionalitate venezuelarra hartuta, Kazetaritzan hasi zen eta “Elite”, “Nosotros” edo “El Farol” aldizkarietako erredakzio buru izan zen. 1957an “Los vascos en Venezuela” idatzi zuen. Izan ere, Venezuelan liburu asko argitaratu zituen eta sari asko irabazi zituen. Aldi berean, Creole Petroleum Corporationen egin zuen lan.

EUSKAL HERRIRA ITZULTZEA

1969. urtean Venezuela utzi eta Euskal Herrira itzuli zen. Berehala, “Zeruko Argia”-ko taldean sartu zen eta Euskaltzaindiko bileretan parte hartzen hasi zen urgazle gisa. Euskara batuaren aldeko apustua egin zuen. 1972an, Jesus Maria Leizaola lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzako kontseilari izendatu zuten, baina urte bat geroago Poliziak Estatu espainoletik kanpo bidali zuen.

Donibane Lohizunen hartu zuten egoitza Ugaldek eta bere familiak. Hiru urte Ipar Euskal Herrian igaro ondoren, 1976an Hondarribian finkatu zen, eta urte bat geroago “Deia” egunkariko zuzendariorde izendatu zuten. Lakuako Euskararen Sustapenerako arduradun izan zen gero, Carlos Garaikoetxearen Gobernuan. Gobernuko lanak utzita, idazteari ekin zion Ugaldek. Artikuluak eta liburuak idatzi zituen hainbat arlo landuz, “Erritar” goitizena erabiliz.

“Euskaldunon Egunkaria” hasieratik bultzatu zuen, Joxemi Zumalabek proiektua aurkeztu zion une beretik, eta egunkari horretako ohorezko lehendakaria izan zen hil arte. Egunkaria itxi zutenean, Juan del Olmo epaileak banku kontuak izoztu egin zizkion, ETAko kide edo laguntzaile izatearen akusaziopean.

1999an EHUko “honoris causa” doktore izendatu zuten. Eta 2002. urteko Euskaldun Unibertsala ere aukeratu zuten. 2004ko otsailean, Ibarretxe lehendakaria Hondarribiko etxera joan zen Lan Onari saria eskuan ematera.

Martin Ugalderen izaeraren eta bizitzaren atal nagusi bi nabarmentzekotan, kazetari gisa egin zuen lana eta literaturan egin zuena aipatu behar dira.

Hil zen egun hartan, arratsaldean, lehen omenaldia egin zitzaion Ugalderi, bi urte lehenago bere izena jarri zioten Andoaingo kultur parkean. Euskalgintzako ordezkariak eta alderdi nahiz sindikatu abertzaleetako ordezkariak bildu ziren. Horren berri eman zuen GARAk hurrengo eguneko egunkarian.

«Gure hizkuntza goraka doala ikusiz bizi izan ditu azken urteak. Euskal Herria bide onetik doala ikusiz, pozik joan da gure aita», esan zuen Unai Ugalde semeak hiletan.



[1995] Indurain y Olano se reparten las medallas

Hoy hace 29 años, Miguel Indurain y Abraham Olano lograban las medallas de oro y plata, respectivamente, en la prueba contrarreloj del Campeonato del Mundo de Ciclismo en Ruta celebrado en Colombia. El navarro confirmó su condición de número uno de la modalidad y solamente el guipuzcoano pudo acercársele y quedar a 48 segundos. El bronce fue para el alemán Uwe Peschel, que quedó a dos minutos de Indurain.

La carrera se disputó en un recorrido de 43 kilómetros entre las localidades de Paipa y Tunja. Desde las primeras pedaladas Indurain y Olano dejaron claro que eran muy superiores al resto de los participantes. Tal y como destacaba el periodista de “Egin” Joxe Mari Uribarri, el de Atarrabia remató la contrarreloj con una gran exhibición en la parte más dura del circuito, donde sobrepasó al excampeón Maurizio Fondriest y a punto estuvo de hacer lo mismo con Erik Breukink, que había salido cuatro minutos antes que él.

Tras ese triunfo, cuatro días después Indurain encararía su segundo objetivo. El mundial de línea se disputó en torno a la ciudad colombiana de Duitama, en un duro circuito que se encargó de hacer la selección de los mejores para la parte final. Olano atacó y se marchó en solitario, mientras el navarro controlaba por detrás al resto de favoritos. El de Anoeta pinchó en los últimos kilómetros, pero eso no le impidió llegar a meta el primero y hacerse con el oro y el maillot arcoíris. Indurain se llevó la plata por delante del Marco Pantani.

Días después, Indurain tuvo que desistir de su objetivo de batir el récord de la hora, que ya había logrado en 1994 pero lo había perdido posteriormente a manos de Tony Rominger. La fatiga acumulada durante la temporada y las malas condiciones del velódromo de Bogotá (en el que entraba viento) le obligaron a suspender el intento.