GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Etorkizuna amesten jarraitzen du Mujicak


Pepe Mujica Uruguaiko presidente ohiak bere «chacran» harrera egin zion Rene Perez Joglar «Residente» rap abeslari eta aktibista puertorricarrari. Mujica ebakuntza batetik osatzen ari da, hestegorriko minbiziaren ondorioz. Presidente ohiak adierazi zuen Latinoamerikako lagunen arteko topaketa bat izan zela, «etorkizuna amesteko». Eta gaineratu zuen: «Belaunaldi oso urrunetakoak gara, baina ona da mundu honetan burua libre duen jendea agertzea. Zuk asko erein duzu kantuaren bitartez. Ez zaitez isildu, segi».