GARA
BILBO

Bizkaiko ikuztegietako langileen egoera «miseriazkoa» dela salatu dute

Bizkaiko ikuztegietako beharginak jasaten ari diren egoera salatu zuten atzo LAB, ELA, CCOO, USO eta UGT sindikatuek Bilboko bi hotelen aurrean. 2007tik hitzarmenik gabe dihardute, eta orduz geroztik erosteko ahalmenaren galera «izugarria» izan da. «Miseriazko soldata eta lan baldintzak» pairatzen dituztela gaitzetsi zuten.

Patronalari negoziazioak blokeatzea leporatu zioten, «sektoreak arazo ekonomikoak dituela aitzakiatzat hartuta», nahiz eta turismoaren igoerak etenik ez duen. «Turismoak mesede egiten die garbitegi handiei, baina aberastasun hori ez da langileetara iristen», esan zuten.