Idoia ZABALETA FOKU
BEGIRADA

Zangoza, Nafarroa Oinez hartzeko prest, gaur hasita

Bihar da Nafarroa Oinez, baina aurten Nafarroako ikastolen aldeko festa erraldoia gaur bertan gozatzen hasteko aukera dago, zenbait ekitaldi prestatu baitituzte. Zangozan egingo da laugarren aldiz, “Piztu!” lelopean: piztu euskara; piztu euskal kultura, argitu Nafarroa euskalduna. Horrez gain, kalitatezko hezkuntzaren eta auzolanaren aldeko deia egin eta euskaltzale guztiak gonbidatu dituzte Zangozara. Askotariko jarduerak izango dira, kontzertuetatik gastronomiara, 3,5 kilometroko ibilbideko hiru gune nagusietan.