Beñat ZALDUA
2017

Urriaren 1aren ifrentzua hilabete berantago iritsi zen Kataluniara

Gobernukideak eta beste kargudun batzuk, Kataluniako Parlamentuak Errepublika aldarrikatu osteko ekitaldi inprobisatuan.
Gobernukideak eta beste kargudun batzuk, Kataluniako Parlamentuak Errepublika aldarrikatu osteko ekitaldi inprobisatuan. (Josep LAGO | AFP)

Euskal Herriak Kataluniari begira eman zuen 2017ko udazkena. Lehenengo, iraila, dena posible zela iradoki zuen hilabete zirraragarria. Gero, urriaren 1eko erreferendum gogoangarria. Azkenik, urriaren 27ko independentzia adierazpenarekin amaitu zen fase nahasia, Katalunia, denborak markatzeari utzita, apustua galtzen hasi zenekoa.

Arraroa izan zen urriaren 27 hura Parlamentuan. Ospakizun gutxi Errepublika katalan jaioberriarentzat. Urduritasuna zen nagusi hemiziklo barruan, eta nahasmena kanpoan, agintariek etxeratzeko agindua eman zietenean independentziaren alde gorputza jartzeko prest zeudenei.

Ordu haietan jazotakoa ulertzeko, ezinbestekoa da aurreko 27 egunei begiratzea, erreferendumaren biharamunetik hasita. Lehenengo mugarria urriaren 3koa izan zen. Batetik, mobilizazio masiboa Estatuaren jarrera antidemokratikoa eta biolentoa salatzeko. Bestetik, Felipe Borboikoaren salbuespeneko hitzartzea. Mehatxu bat utzi zuen diskurtso hark: arriskuan dagoena Estatuaren batasuna denean, urriaren 1ean baino askoz urrunago joateko prest daude.

Orduan hasi ziren zalantzak alde independentistan. Erreferendumera iristeko bide-orri zehatz eta adostu akasgabea zena orri zuri bat bilakatu zen. Ez zegoen planik. Ez al zuten uste urriaren 1ean hautetsontziak irekitzera iritsiko zirenik? Uste al zuten Estatua zuzenean eseriko zela negoziazio mahaian? Ezin jakin, baina bidean, alde katalanak iniziatiba galdu eta denbora guztien kudeaketa Rajoyren Gobernuaren esku utzi zuen, kalean unionismoaren manifestazioak biderkatu eta independentistenak murrizten ziren bitartean. Paraleloki, alderdi independentisten arteko tentsioak berpizten hasi ziren.

INOR EZ BESTE ALDEAN

Urriaren 10ean iritsi zen bigarren mugarria. Independentzia adierazpena aurkeztu, sinatu eta gorde egin zuten agintari independentistek ia istant berean. Bitartekaritza eskatu eta negoziaziorako eskua luzatu zuen Carles Puigdemont presidenteak, Rajoy mahaian esertzeko azken saiakera gisa. Madrilgo Gobernuaren erantzunak ez zuen zalantzarako tarterik utzi, ordea: hurrengo egunean Konstituzio espainolaren 155. artikulua aplikatzeko lehenengo pausoa eman zuen, Pedro Sanchezen PSOEren babes osoarekin.

Aldebakartasunak aldebikotasuna zuen helburu, baina beste aldean ez zegoen inor. Jakin badakigu hainbat bitartekaritza saiakera egon zirela egun haietan, tartean Donald Tusk Europako Kontseiluko garaiko presidentearena. Jean Claude Juncker Europako Batzordeko burua negoziaziora deitzen zuen hitzartze bat emateko zorian egon zen erreferendumaren biharamunean, baina PPk azken unean galarazi zuen. Egunak pasatu ahala, bultzada katalanak indarra galdu zuen eta Estatuen logika inposatu zen. Batzordea azkar pasatu zen Madrilgo tesiak zalantzarik gabe defendatzera.

Hurrengo kolpea hilaren 16an iritsi zen, Estatuak bere mehatxuak bete eta Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez, Omnium Cultural eta ANC erakundeetako presidenteak, hurrenez hurren, behin-behinean kartzelatu zituenean. Jipoia izan zen, beste behin, Estatua denerako prest zegoela ikustea. Bestalde, independentismoa berpiztu zen eta horrek alderdiak -Junts eta ERC, batik bat- elkarrengana hurbiltzen hasteko bidea ireki zuen.

ORDU ERABAKIGARRIAK

Ezbaian igaro zituzten hurrengo egunak agintari katalanek, espainolek 155. artikulua indarrean sartzeko pausoekin jarraitzen zuten bitartean. Denboraren kudeaketa Madrilen esku geratu zen, eta Rajoyk emandako ultimatuma iristear zela iritsi ziren Bartzelonan ordu erabakigarriak. Egun amaigabeak izan ziren urriaren 25a, 26a eta 27a. Azken bitartekaritza saiakera ere egun haietakoa izan zen, Iñigo Urkullu lehendakariak egindakoa, negoziazioa eta gatazkaren irtenbide demokratikoa sustatzea baino, suak itzali eta kalteak mugatzea helburu zuena.

Urriaren 26an, independentzia osteko planik gabe, Carles Puigdemont presidenteak (Junts alderdikoa) hauteskundeetara deituko zuela zabaldu zen, 155. artikulua saihesteko. Oriol Junqueras presidenteordeak (ERCkoa) beste kalkulu batzuk egin zituen eta ez zuen deialdiaren kostua partekatu nahi izan. Puigdemontek, orduan, atzera egin, begiak itxi, eta Independentzia Adierazpenari bide eman zion. Hurrengo egunean gauzatu zen Parlamentuan, independentziaren bidean inolako ondoriorik gabe. 155. artikuluaren aplikazioa berehalakoa izan zen, hala nola Gobernuaren zatiketa. Batzuk erbestera, beste batzuk kartzelara. Ez da, ordutik, adiskidetzerik egon.

Askotan galdetu izan da hauteskunde deialdiarekin gauzak desberdin gertatuko ote ziren. Fokua egun horietan jartzeak, ordea, ez du irakaspen handiegirik uzten. Ordurako berandu zen.



[2013] Lou Reed, Fernando Saunders y las cuajadas de Betelu

Líder de la Velvet Underground y disidente por antonomasia, Lou Reed falleció el 27 de octubre de 2013. Mientras se especulaba con las causas de su muerte, el periodista Pablo Cabeza prefirió centrar el obituario publicado en GARA dos días después en la pequeña historia del autor de clásicos como ‘‘Sweet Jane’’, ‘‘Heroin’’ o ‘‘Walk on the Wild Side’’ con Euskal Herria. El artífice de esa conexión fue el ingeniero de sonido Jonan Ordorika, embrujado por Reed desde que, a los ocho años, su hermano Ruper llevó a casa el disco ‘‘Transformer’’ de la Velvet. «Una obsesión casi enfermiza», describió más tarde Jonan, fallecido a su vez en agosto de 2023. Concierto a concierto, fue creando una relación con Reed y, sobre todo, con Fernando Saunders, bajo de Detroit que le acompañaba en discos y directos. Saunders acabó un día en casa de Ordorika, en Azkarate, donde quedó fascinado por las cuajadas de Betelu. Desde entonces, en cada concierto de Saunders o de Reed en Euskal Herria o cerca, la cita con Jonan y las cuajadas se convirtió en ineludible. En NAIZ puede leerse el obituario completo de Pablo Cabeza.