Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Berriztagarriek planifikazioa behar dute

Azken urteetan mendi eta landagune ugaritan aurreikusitako azpiegitura energetikoek hautsak harrotu dituzte. Nahiz eta eztabaidatzeko eta erabakitzeko asko geratzen den, denbora ez dago sobera. Gainera, ezin da plangintza zuzen, justu eta ordenatu bat egin Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialik (LPS) gabe. Lakuak aurreko legealdian tramitazioa luzatu zuen, arrazoirik gabe. Atzo, EH Bilduk proposatuta, eta EAJ eta PSEren botoekin, Gasteizko Parlamentuak LPS hori aurten onartzea eskatu zuen. Bada garaia.