NOV. 11 2024 GURE ESKUREN ALDARRIKAPENA, BEHOBIA-DONOSTIAN Andoni CANELLADA FOKU Ikurrina eta euskal selekzioa herri libre baten parte direla aldarrikatu zuen Gure Esku erakundeak atzo. Horretarako, lasterketako azken kilometroan, Donostiako Sagues auzune inguruan, ikurrinezko petoak zeramatzan Gure Eskuko boluntarioen talde batek biserak banatzen jardun zuen. Argazkian korrikalari bat bisera hartzen ageri da, Zurriolako ibilbideari ekiten hasi denean.