NOV. 25 2024 KLIK Haizea, jaun eta jabe Euskal Herrian Andoni CANELLADA FOKU 130 kilometro orduko abiadura hartu zuen haizeak atzo, besteak beste, Zarautz eta Jaizkibel neurketa puntuetan. Eolok Euskal Herri osoa bere egin eta 300 intzidentzia baino gehiago eragin zituen. Zuhaitzek eta teilek lurrean bukatu zuten herri askotan, eta Lapurdiko hegoaldeko hainbat gune argindarrik gabe geratu ziren. Kirol jarduerak ere oztopatu zituen haizeteak. Donostian, maratoia bertan behera utzi zuten antolatzaileek, Euskalmeten alerta dela-eta, eta Zubietan, Realaren eta Real Madrilen arteko futbol partida atzeratu egin zuten.