NOV. 26 2024 Gazako iparraldeko 130.000 haurrek ez dute elikagairik jaso 50 egunean Hamar urte baino gutxiagoko 130.000 haur inguruk 50 egun daramatzate Gazako Zerrendaren iparraldeko eremuetan harrapatuta, eta ez dute ez elikagairik, ez hornidura medikorik jaso denbora horretan. Gosete arriskua berehalakoa da, Israelek ezarritako setioaren eta erasoen ondorioz. Neska palestinar bat, Gaza hiriaren mendebaldean suntsitutako eraikin baten hondakinen gainean. (Omar AL QATAA | AFP) GARA GAZA «Gaza iparraldeko egoera ez da egokia gizakien biziraupenerako, eta badakigu 10 urtetik beherako 130.000 haur inguru daudela baldintza horietan harrapatuta, milaka haur helduagoak eta haien familiak aipatu gabe», adierazi zuen Jeremy Stoner Save The Chilcren erakundeko eskualdeko zuzendariak. Erakundeak salatu zuen zazpi aste daramatzala 5.000 elikagai pakete banatu eta hornidura medikorik eman ezinik, langile humanitarioei ia ezinezkoa zaielako haiengana iristea, Israelek ezarritako setioagatik. NBEren datuen arabera, Israelek ukatu egin zion urrian kokaleku horretara bideratutako misio humanitarioen %85 sartzea, eta 98 bidalketetatik 9 bakarrik sartu omen ziren. Gosetearen Berrikuspen Batzordeak (FRC) adierazi du gosetea berehalakoa dela edo litekeena dela jada errealitatea izatea. NBEk ere duela ia hilabete ohartarazi zuen Gaza iparraldeko biztanle guztiak hiltzeko arriskuan daudela, baina Israelgo indarrek behin eta berriz ukatu diete erakunde humanitarioei eremurako sarbidea, Save the Childrenek azaldutakoaren arabera. Stonerrek nabarmendu zuenez, «Gazako gerra haurren aurkako gerra bat da», eta oraintsuko datuek hori berresten dutela adierazi zuen, 17.000 haur baino gehiago hil baitira ia 14 hilabeteko gerran. «Gazan hildako gisa egiaztatutako 10 pertsonatik 4 baino gehiago haurrak dira. Horietatik gehienek 5-9 urte artean dituzte», gaineratu du NBEk berriki egindako txosten bati erreferentzia eginez. Gainera, 44.200 hildakoetatik ia %70 haurrak eta emakumeak dira. Save the Childrenen arabera, hildakoen %44 hamar urtetik beherakoak dira. Israelgo Armadak joan den urriaren 6an Gazako iparraldea itxita, gaixoen lekualdaketa, herritarren mugimendua eta laguntza humanitarioa mugatu du, eskola-aterpeen eta etxebizitzen aurkako etengabeko bonbardaketen erdian. Israelgo Gobernuko partaide batzuen arabera, inguru hori erabat hustu nahi dute, behin betiko okupazioa prestatzeko, eta oraingo setioa «garbiketa etnikoaren» parte izango litzateke. Era berean, Kamal Adwan ospitalearen, eremuan funtzionatzen duen bakanetakoaren, hornigaiak izugarri murriztu direla esan zuen Save The Childrenek. Ospitalea etengabeko erasoak jasaten ari da eta hango langile gehienak preso hartu dituzte Israelgo indarrek. Inguruko hornidura medikoak ere eten ditu Israelek, eta Jabalia, Beit Lahia eta Beit Hanoungo 10.000 haur inguruk ez dute poliomielitisaren aurkako txertorik jaso berriki egindako kanpainan. Ihes egin ezinik, Gaza iparraldeko gurasoek «itota» sentitzen direla ziurtatu diote Save the Childreni, «gorputzean energiarik» gabe. Atzoko erasoetan Israelek gutxienez beste 30 pertsona hil zituen, berriro ere gehienak Gazako iparraldeko herrietan. Otro plan de alto el fuego, al albur de la voluntad de Israel EEUU ve «avances positivos» sobre un acuerdo de alto el fuego en Líbano y fuentes cercanas al asunto aseguran que Israel está «más cerca que nunca» de sumarse, ya que el primer ministro israelí, Benjamin Netanyahu, habría aceptado «en principio» la propuesta estadounidense. Estas expectativas se pondrán a prueba hoy en el Gabinete de Seguridad israelí, que en ocasiones anteriores ha echado por tierra propuestas de tregua en Gaza con dilaciones y nuevas exigencias. La propuesta del mediador de EEUU, Amos Hochstein, incluye tres etapas en 60 días: el repliegue de las fuerzas de Hizbulah al norte del río Litani; una retirada total de las tropas israelíes del sur de Líbano y el despliegue de las libanesas, además de garantías de EEUU. Netanyahu incluyó «algunas reservas» respecto a la «libertad de acción» que Israel exige sobre el espacio aéreo libanés, algo que Líbano y Hizbulah rechazan de plano.GARA