NOV. 30 2024 2023 Greba feminista orokorra, zaintza-sistema duin baten alde Greba Orokor Feministaren baitako manifestazio bat Bilbon, euripean. (Monika DEL VALLE | FOKU) Alaia SIERRA Urtebete bete da azaroaren 30ean Euskal Herria mobilizatu zuen Greba Feminista Orokorretik. Atzetik izan zuen lanketa agerian utzi zuen eguna izan zen, eta horri esker, «mugarritzat» jo zuen Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioz beteriko egun hau. 2023ko azaroaren 30a Euskal Herri osoko egutegietan markatutako eguna izan zen urte bereko ekainetik. Orduan deitu zuen Mugimendu Feministak Greba Feminista Orokorrera. Helburua argi utzi zuten hasieratik: «Zaintzarako eskubide kolektiboa» aldarrikatzea. Azaroaren azken egun horretan GARA egunkaria ez zen kioskoetara iritsi, kazetariek, beste hedabide batzuetan bezala, greba egin zutelako aurreko egunean. Egunean bertan, baina, mobilizazio eta ekintza guztien berri eman zuten NAIZek eta NAIZ Irratiak. Honako hau zioen adierazpenarekin deitu zuten grebara kazetari feministek: «Larrituta bizi gara, kontziliaziorako aukerarik gabe, lehiakortasun sendoko ingurune batez inguratuta, soldata miserableekin eta lan baldintza prekarioekin. Horrek itotzen gaitu, eta, gainera, ezin ditugu gure ingurukoak zaindu, ezta geure burua ere. Horregatik, guk ere greba egingo dugu, planto egingo dugu. Bizitza ukatzen digun lanbiderik ez dugulako nahi. Izan ere, nork zaintzen ditu kazetariak?». Lanuztea garrantzitsua izango zela aurreratu zuten piketeekin hasi zen greba eguna. Donostian bereziki indartsuak izan ziren, eta hirirako hainbat sarbide oztopatu zituzten, 7.30 aldera auto-ilara sortuz. Grebaren jarraipen handia nabarmentzekoa izan zen, batik bat zerbitzu publikoen kasuan. EuskoTrenen eta Bilboko Metroan zerbitzu minimoek baino ez zuten funtzionatu. Hedabide publikoen kasuan, ETBn albistegiak baino ez ziren eman eta ez zen programa berririk grabatu. Hezkuntzari dagokionez, eskola publikoetako langileen erdiak baino gehiagok egin zuen grebarekin bat, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako multzoan kopuru hori %70aren gainetik egon zen. Lakuako Gobernuko Hezkuntza Sailak ikastetxeen %86aren datuak hartuta jakitera eman zuenez, langileen %39,1 ez zen eskoletara joan. Osasun esparruan, baina, antolatzaileek salatu zutenez, langile batzuei greba egiteko eskubidea «urratu» zieten, gutxieneko zerbitzuak kasu batzuetan %100ekoak izan zirelako. Batez ere gaueko txandetan gertatu zen hau. Hala ere, osasun-zentro batzuk ixtea lortu zuen Mugimendu Feministak. Zaintzaren esparruarekin jarraitzeko, adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan jarraipena oso handia izan zen. Antolatzaileen datuen arabera, greba egiteko aukera izan zuten langileen artean %90 ez zen bere lanpostuetan egon. Etxez etxeko zerbitzuan ere jarraipena bereziki nabarmena izan zen. HIRIZ HIRI, HERRIZ HERRI Dena dela, eguraldi euritsua gorabehera, arratsaldean egindako manifestazioetan gehien entzun zen aldarrietako bat «ez gaude denak, etxeko langileak falta dira» izan zen. Gasteizen, manifestaldia hasi baino lehen ere kontuan izan zituzten etxeetan lan egiten duten hauek: «Ezin ditugu ahaztu etxean zaintzen ari direnak, gogoan izan dezagun Greba Feminista Orokor hau etxean ere egiten dela». Etxeko langileez gain, Gasteizen beste aldarri batek bereizi zuen arratsaldeko manifestazioa. Goizean Michelin lantegiko piketean atxilotutako bi emakumeak gogoan izan zituzten, bai eta Ertzaintzak identifikatu zituen beste zortzi pertsonak ere. Data ekainean jakinarazi eta finkatu bazuten ere, 2023ko martxoaren 8an eman zuten «Denon Bizitzak Erdigunean» prozesuaren berri. Honekin, herri, hiri eta auzo guztiak mugiaraztea zuten helburu, mugarri nagusia orduan data zehaztu gabe zuen greba orokor batean ezarriz. Bilbon egindako agerraldi batekin eman zuten honen berri. Orduz geroztik, batik bat Euskal Herriko hiriburuetan, grebara deitzeko hainbat ekintza egin ziren, sektore guztietatik. Bilbon kalejira bat egin zuten abuztuan; Gasteizen Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen bulegoetara sartu ziren, egoitza publikoak eskatuz, eta LAB sindikatuak, bere aldetik, emakumeen batzarra antolatu zuen. Egunerako bi hilabete baino gutxiago falta zirenean, 30 bat mugimendu, eragile sozial, sindikal eta politikok grebarekiko atxikipena publiko egin zuten eta akordio sozial bat sinatuz formalizatu zuten. Aldaketa estrukturalak eskatuz, sinatzaileen artean Euskalgintzaren Kontseilua, ELA, LAB eta EHNE sindikatuak, Ongi Etorri Errefuxiatuak, eta Emakumeak Gerraren Aurka bezalako kolektiboak egon ziren. «MUGARRIA» Mugimendu Feministak biharamunean, abenduaren 1ean, harro nabarmendu zuenez, greba eguna «mugarria» izan zen finkatutako helburua, zaintza-sistema publiko eta komunitarioaren alde egitea, lortzeko. Hori dela eta, erantzukizuna beraiengan zegoela helarazi zieten instituzio publikoei. Horrela, sektore-arteko mahai bat sortu eta zaintza «agendan markatu» zezatela eskatu zuten, bertan Akordio Sozialean jasotako aldarrikapenak eztabaidatzeko, lanari ekiteko. [2024] Entrevista a Nerea Zubizarreta, de Denon Bizitzak Erdigunean Pasado un año del hito de la huelga general feminista, que sacó a miles de personas a las calles de Euskal Herria, la periodista Alaia Sierra ha entrevistado a Nerea Zubizarreta, de la plataforma Denon Bizitzak Erdigunean, para hacer balance, con la perspectiva que aporta el tiempo, de lo que supuso aquella importante movilización, las conclusiones que cabe extraer de aquella jornada y el poso que ha dejado en pueblos y ciudades de Euskal Herria. En la entrevista, que se puede leer íntegramente en NAIZ, Zubizarreta explica que la situación en el sector de los cuidados continúa siendo «muy grave»: «El sistema está colapsado y es algo que podemos ver en el día a día». Por ejemplo, según Trabajadoras No Domesticadas, el 93% de las empleadas del hogar son migrantes. En este contexto, los agentes sociales siguen a la espera de que las instituciones recojan el guante que se les tendió en el mismo día de la huelga, aunque valoran muy positivamente que haya servido para colocar el tema en la agenda y que se hayan puesto en marcha iniciativas concretas en distintos ámbitos, nacionales y locales. «Abesten entzun eta erabaki nuen ahal nezakeen guztian lagunduko niola» BATZUEN FALTAN«Ezin ditugu ahaztu etxean zaintzen ari direnak, gogoan izan dezagun Greba Feminista Orokor hau etxean ere egiten dela», adierazi zuten mobilizazioetan.