IREKIA
KLIK

Ikasleak, astronauta batekin hizketan

Indautxuko eskola publikoko hogei ikaslek espazioan dagoen Sunita Williams astronautarekin hitz egiteko aukera izan zuten atzo, Ariss proiektuaren barruan, Nazioarteko Espazio Estazioa (ISS) gure ingurutik igarotzen zen bitartean. Haurrek inoiz ahaztuko ez duten esperientzia, ezbairik gabe. Steam esparruko proiektu bati amaiera eman zioten hala. Egitasmoaren barruan, hainbat balio landu dituzte, hala nola «lankidetza, aniztasuna eta jakin-min zientifikoa, gero eta teknologikoagoa eta globalizatuagoa izango den etorkizunaren aurrean».