DEC. 21 2024 KLIK San Silvestre, NAIZen 3 hilabeteko harpidetzaz Andoni CANELLADA FOKU Donostiako San Silvestrek eta GARA egunkariak, beste urte batez, elkarlanerako hitzarmena berretsi zuten atzo. Izena ematen duten guztiei hiru hilabeteko harpidetza oparituko zaie. Lasterketa amaitzen dutelarik, helbide elektroniko bana pasako zaie harpidetza burutu dezaten. Lasterketa herrikoia hilaren 31n egingo da Donostian, 14.00etan hasita. Aurten 5.000 korrikalariren langa gainditu den arren, beste 500 dortsal banatzea erabaki du antolakuntzak. 15 urtetik beherako gaztetxoek hilaren 28an, larunbatez, 16.00etatik aurrera hartuko dute parte.