Bilboko azoka, 75 urte baserriko produktuak hiriburura ekartzen
Bilboko San Tomas azokak 75 urte beteko ditu baserriko produkturik onenak hiritarren eskuetan jartzen. Aurten 121 ekoizle izango dira hiriburura hurbilduko direnak eta, denera, 235 etxola jarriko dituzte Areatzan eta inguruetan.
Nora Sarasola BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak, Asier Abaunza Bilboko Udaleko Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotziak eta Laura Martin Bizkaiko Sukaldarien Bilkura fundazioko presidenteak urtero 100.000 pertsona inguruk parte hartzen duten hitzorduaren xehetasunak ezagutzera eman zituzten pasatu den astean.
Bilboko Areatzan eta inguruetan 235 etxola egongo dira 9.00etatik 20.00etara, askotariko produktuekin. Ohiko taloa txorizoarekin ere eskainiko dute. Tokiko produktuak hamar kategoriatan banatuta egongo dira: esnea eta deribatuak (24 ekoizle); ogia eta pastelak (21); sagardoa eta txakolina (17); kontserbak (15); eztia (12); barazkiak (10); haragia eta deribatuak (9); frutak (4) eta landareak (2).
Horrez gain, BBKk ondo egindako lana aitortuko du berriz ere, frutak, barazkiak, gazta (ardi eta ahuntzarena), eztia, ogia, txakolina, sagardoa eta posturik onena sarituz.
BBKk, gainera, belaunaldien arteko erreleboa bultzatzen jarraitzen du ekoizle gazteenaren sariarekin, emakume baserritarrari sari berezia emango dio eta ekoizle baten ibilbidea aitortuko du. Sariak urtarrilaren 31n BBK Aretoan egingo den ekitaldian banatuko dira.
Egitarau osoa eta eguneko informazio praktikoa Android eta Apple sistementzako APP batean eskuragarri egongo dira. Aplikazioa webgune honetan deskargatu daiteke: https://www.bbk.eus/eu/proiektuak/santo-tomas. Azokaren egunean bertan, Areatza inguruko publizitate dorreetan eskuragarri egongo diren QRetatik sartu ahal izango da.
ELKARTASUNA
Aurten ere San Tomas Azokak bere aurpegi solidarioena erakutsiko du Bizkaiko Sukaldarien Bilkura (Bisubi) fundazioaren eskutik, Gernikako babarruna putxeretako su motelean prestatuko baititu, sakramentu eta guzti, jendartean banatzeko. 4.500 errazio prestatuko dira Areatzako tingladoen gunean (4 euroren truke) eta soberakina publikoari eskainiko zaio 8 eurotan tupper solidarioetan.
Lortutako dirua hirugarren sektoreko elkarteen artean banatuko da, Galdakaoko boluntarioen gizarte elkartearen bitartez.
Bildutako euro bakoitza Bizkaian gizarteratzearen eta ongizatearen alde lan egiten duten elkarteei zuzeneko laguntza bilakatuko da. Oraingo honetan, lau elkarteri zuzenduta egongo da: minbizia duten haur eta nerabeen gurasoen Aspanovas Fundazioari; pertsona gorren inklusiorako Gregorio Ybarra elkarteari; gizarteratzeko kulturarteko Norai elkarteari; eta Koop SF 34, San Frantzisko auzoan dagoen izaera sozialeko mikroenpresen mintegiari.
Ekimen honekin, BBKk aurreko edizioetako arrakasta solidarioa errepikatzea espero du. Iaz 20.000 euro bildu ziren Santo Tomas azokan egindako ekintza gastronomiko-solidarioen bidez
LEHEN SEKTOREARI BABESA
San Tomas azokaren antolaketa BBKk lehen sektorearekin 1977 urteaz geroztik duen konpromisoaren barruan kokatzen da, garai hartan hasi baitzen erakundea Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintza azokak antolatzen.
2024an, BBK ehun azoka baino gehiagotan egon da Bizkaiko 74 udalerritan, eta milioi bat euro baino gehiago bideratu ditu lurraldeko baserritarrei laguntzeko, alde batetik, beren produktuen salmenta erraztuz zuzeneko salmentarako bi kanalen bidez: nekazaritza eta abeltzaintza azokak eta BBK Azoka e-commerce; eta, bestetik, lehen sektoreari lotutako proiektuak bultzatuz.
Nora Sarasola BBKko Gizarte Ekintzako zuzendariak adierazi zuenez, Santo Tomas «ez da soilik Gabonei hasiera ematen dien ospakizun bat, datozen egunetako ospakizunetarako hozkailua kalitatezko tokiko produktuarekin betetzeko aukera ere bada». Bere iritziz, «gizartearen eta ingurumenaren konpromisoa hain gurea den merkatu honen nortasun ikur bihurtu dira».
Bestalde, Asier Abaunzak adierazi zuenez, «hiriarentzat, Santo Tomas urteko hitzordu garrantzitsuenetako bat da, ilusio handiz bizi duguna. Ekitaldi jendetsua izan ohi da, 100.000 pertsona inguru biltzen dituena gure kaleetan. Hori dela eta -gaineratu zuen-, Udalak plangintza garrantzitsua egin behar du, eta ahaleginak areagotu, ekitaldiaren aurretik, bitartean eta ondoren, espazio publikoaren kudeaketatik, garbiketatik, segurtasunetik edo mugikortasunetik abiatuta», adierazi zuen.
Bizkaiko Sukaldarien Bilkura fundazioko presidente Lara Martinek azpimarratu zuenez, aurten Putxeraren Kofradiarekin, Marmitaren Elkartearekin eta Putxeranekin batera prestatuko dituzten 4.500 babarrun errazio horien bidez, «zerbitzatutako plater bakoitza eredu jasangarriago eta solidarioago baterako urratsa izango da, non partekatzearen balioa osagai nagusi bihurtuko den».
Un año más por Una feria sostenible
Santo Tomas pretende ser nuevamente una feria de km 0 y respetuosa con el medioambiente. Los puestos y txosnas usarán vasos reutilizables y bolsas biodegradables para reducir residuos y evitar plásticos de un solo uso. Habrá contenedores de reciclaje para facilitar una recogida eficiente de los residuos, al tiempo que la “Ekokuadrilla”, un grupo de jóvenes de una escuela de teatro, volverá a estar presente para concienciar al público asistente sobre esta cuestión.
Además, la organización recomienda el uso del transporte público como alternativa sostenible y para evitar atascos. Gracias a estas iniciativas, el Mercado de Santo Tomás tiene el certificado Erronka Garbia, que lo avala como un evento sostenible que minimiza el impacto ambiental
Por otra parte, y con el fin de acercar el consumo y el conocimiento del producto y de los productores locales a la ciudadanía, volverá a llevarse a cabo la iniciativa “Zenbat da?”, a través de la cual las personas que se acerquen al emplazamiento de BBK en la feria, delante del Kiosko, tendrán que adivinar el precio exacto de una cesta compuesta de productos de los baserritarras que participan en BBK Azoka. Para ello, tendrán que adquirir previamente un producto en cualquiera de los puestos del Mercado.
Además, en colaboración con el Ayuntamiento de Bilbo, BBK activará una serie de medidas para facilitar el estacionamiento y las labores de retirada de enseres y excedentes tras la finalización del trabajo de las productoras y productores en la Azoka. Así, pondrá a disposición de los baserritarras plazas gratuitas en el parking del Arenal, para vehículos inferiores a 2,15 metros de altura, y habilitará una zona reservada en el parking de la Basílica de Begoña para vehículos superiores a 2,15 metros. J.S.