DEC. 23 2024 BEGIRADA Olentzero eta Mari Domingi, opariekin minak goxatzen Patxi BELTZAIZ Gabonak hurreratu ahala, Olentzero eta Mari Domingi herrietara etortzen ari dira pixkanaka. Esate baterako, aurreko larunbatean Baionan izan ziren «argia eta euskara» hedatzen, argazkian ikusi daitekeenez. Sasoiko daude, nonbait, eta asteburuan Valentziako Massanassa herrian ere izan dira, DANAk eragindako minak arintzeko asmoz. Iruñerriko 150 lagunen babesari esker, 1.800 opari inguru eraman dizkiete hango haurrei: «Ez ditugu kaleak garbitu, baina egun batez irribarrea eragin diegu». Ez da gutxi.