«Atentatua» alboratuta, isuna ezarri diete Eñaut eta Joseba Alvarezi
Donostiako Udalak abiatutako auziak ez ditu Joseba eta Eñaut Alvarez espetxera eramango. “Etxera” pankarta danborradan eragotzi nahi izanak ekarri zuen epaiketa ez zen azkenean burutu, akusazio nagusia baztertu baitzen. Isuna ordaindu beharko dute.
Dozenaka lagun bildu zen atzo Donostiako Auzitegi aurrean, Piztu ekimenak deituta, Eñaut eta Joseba Alvarezi babesa agertu eta hiriko Udalak abiatutako auziari erantzuteko. Bi hitzetan laburtu zuten aldarria: “Adierazpen askatasuna”. “Etxera” zioen pankarta iazko danborradaren hasieran eskegitzeko saiakeraren aurkako jazarpenak eragin zuen istilua, orain epaiketa atarira heldu dena.
Une hartan tirabira arin batzuk baino ez ziren gertatu, baina aste batzuk geroago Eñaut eta Joseba Alvarez, semea eta aita, seinalatu zituen Donostiako Udaltzaingoak. Hortik abiatu zen auzian urte eta erdiko kartzela eskaera emana zegoen semearen aurka, eta bi urte eta erdikoa aitaren kontra.
Azkenean isun bat ordaindu beharko dute -1.680 eurokoa Eñautek eta 2.100ekoa Josebak-, baina espetxeratuak izateko arriskua saihestu dute. Akordio bidez itxi zen auzia. Akusazio nagusia, «atentatua»-rena, baztertua izan zen.
«MUNTAIA»
Eñaut Alvarezek epaitegira sartu aurretik esan zuenez, «muntaia poliziala» baino ez zen akusazioa, «guztiz faltsua». «Pankarta Plaza Berrian egon zedin bermatzen saiatzea izan zen guk egin genuen gauza bakarra, eta beraiek izan ziren gure kontra oldartu zirenak», nabarmendu zuen. «Militantzia politikoaren kriminalizazioaz» ohartarazi zuen.

Eskoletan mugikorrak debekatzeko dekretu baten beharra berretsi du Altxa Buruak

El PSN desecha la opción de Ezkio para el TAV y apuesta por Gasteiz

Las relaciones de poder son las que moldean la economía

«El olvido y el silencio sobre el conflicto saharaui pesan»
