PEDIATRA ORAIN
BEGIRADA

Herriek arreta behar dute

Auritzen, astean bitan zerbitzua eskaintzen zuen pediatrak baja hartu zuenetik, ez da zerbitzu hori ordezkatu. Ordutik Agoitzera joan behar izaten dute, ostegun arratsaldeetan, baina «txikiak ez dira ostegunetan bakarrik gaixotzen». Gainera, aukera bakar hori desagertu egingo da orain, bizilagunek salatu dutenez, pediatra joan egingo delako. Herriko familiak elkartu dira, zerbitzu hori berriro martxan jar dadin eskatzeko. Auritzek, Pirinioetako bailarek eta, oro har, Euskal Herriko herri txiki ugarik oinarrizko zerbitzuen premia dute.