Hutsalkeria esanguratsu bihurtzen den mundua

Hong Sang-soo zinemagilearen filmek ezaugarri bertsuak izaten dituzte: itxura xumea eta arima kostunbrista duten narrazioak eta Hego Koreako gizartearen eguneroko bizitza islatzen duten kontakizunak izaten dira.
“La viajera” lanean Seul inguruan alde batetik bestera dabilen Iris (Isabelle Huppert) izeneko bidaiari misteriotsua da protagonista. Ez dakigu oso ondo zer egiten duen hirian, baina etxez etxe dabil frantsesa irakasten. Narrazioak konplexutasun guztiak saihesten ditu, eta pertsonen arteko harremanetan eta momentu xumeetan jartzen du arreta; sinpletasuna eta eguneroko bizitzaren edertasuna azpimarratzen dituen lana da. Pertsonaien arteko elkarrizketek, askotan errepikakorrak eta gidoi zurrunik gabeak, giza harremanen bat-batekotasuna eta benetakotasuna islatzen dute. Hurbilketa horri esker, hutsalkeria esanguratsu bihurtzen den mundu batean murgiltzen da ikuslea.
Huppert eta Lee Hye-young eta Kwon Hae-hyo aktore korearren arteko kimikak sakontasuna eransten dio istorioari. Kulturen arteko interakzioa umore sotilez eta deserosotasun apur bat duten uneekin aurkezten da.
Bertute guztiak azalduta, aitortu behar da korearraren filmografiako gainerako lan batzuk baino askoz ere ahulagoa dela. Haren zinemaren bertute bereizgarrietako batzuen presentzia dagoen arren, film txikia da -hitzaren zentzu zabalenean-, lausoa eta gutxi landua. Arina, laburra eta oso poetikoa da, baina zenbait unetan aspergarri samarra. Ikusle asko desesperatu egin litezke. Oraingo honetan estropezu egin badu ere, Hong Sang-soo-k zinemari egiten dion ekarpena txalotzeko modukoa da.

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

¿Qué es lo que defiende Aritz Otxandiano sobre las renovables?

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz

Urkullu crea un lobby con Petronor, Iberdrola, Kutxabank y el BBVA
