Zinema antibelikoa
Warfare” filma ikusi ondoren, film antibelikoen inguruan hausnartzen igaro ditut azken orduak. Zinema antibelizistaren bilakaera aldaketa sozial, politiko eta kulturalen isla izan da denboran zehar, eta gerraren eta honen ondorio suntsitzaileen inguruko ikuspegi ezberdinei erantzun die.
Hastapenetatik, zinema, iritzi publikoa moldatzeko eta zenbait ideologia sustatzeko tresna gisa erabili izan den arren, gerraren izugarrikeriak salatzeko eta haien basakeriak azaltzeko bidea ere izan da.
Zinemaren historiako lehen hamarkadetan, bereziki bi Mundu Gerretan, propagandak eragin handia izan zuen zineman. Gobernuek zinema estudioak erabili zituzten soldaduak errekrutatzeko, batasun nazionala sustatzeko eta etsaia deabrutzeko.
Joera horrek Bigarren Mundu Gerran jarraitu zuen, baina film batzuk, zeharka bada ere, gerraren errealitate gordina erakusten hasi ziren. Adibide goiztiar bat “All Quiet on the Western Front” (1930) da.
Geroztik, gerraren aurkako zinema modu esplizituagoan garatuz joan zen, munduko hainbat zinemagilek gerraren balioak eta horiek gizaterian dituzten eraginak zalantzan jartzen hasi ziren heinean. Vietnamgo gerra, bereziki, gai nagusi bihurtu zen askorentzat. “Platoon” (1986) edota “Apocalypse Now” (1979) adibide adierazgarriak dira.
Azken hamarkadetan eboluzionatzen jarraitu du genero honek.

Una piedra tallada hace 10.000 años, rival de la Mano de Irulegi

«Egun ia ezinezkoa da musika gaizki jartzea, ekipoak egiten du dena»

La juventud independentista se echa a la calle tras la prohibición de la AN

«¡Somos Ernai y no pararemos hasta llevar este pueblo hasta la libertad!»
