JAN. 31 2015 Idi-probak Ikusmin ikaragarria piztu du Azkoitian jokatuko den apustuak J.L. Elurrak galarazten ez baldin badu bihar 18.00etan Azkoitian jokatuko den idi-proba apustuak ikusmin ikaragarria piztu du. Bertan, Roman Elosegiren eta Egoitz Aurtenetxeren uztarriak lehiatuko dira nor baino nor. Idiek, gainera, aspaldian erabili gabeko harri handia erabiliko dute, eta Aurtenetxeren uztarria izango da lanean hasten lehena, eta hark ordu erdiko saioa amaitutakoan, sartuko dira plazara Elosegiren idiak. Azken honek idiak etxean jaiotakoak ditu, eta hantxe hazi eta hezitakoak. Azkenaldian maila handia ematen ari dira, eta berak ere jarraitzaile asko eramango ditu Azkoitiko probalekura.