GARA Euskal Herriko egunkaria
Aizkora

Iñaki Azurmendik apustu bat jokatzeko deia egin du


Apustuak indarrean daude. Hori argi eta garbi dago. Dagoeneko bi hitzartuta daude aurtengo, baina gehiago egiteko ahalegin gehiago ere izan dira. Orain Iñaki Azurmendi da apustua jokatu nahi duena.

Arriarango aizkolaria prest dago edozeini hamabi oinbikora jokatzeko. Hori bai, desafioa apirilaren amaiera aldera jokatzeko izango litzateke, eta egurrak erdibana eramanda. Dirutan, berriz, 6.000 euro jokatzeko prest dago Arriarangoa, eta apustuari heldu nahi dionak datorren ostiralean izango du horretarako aukera, Tolosako Kantabriko tabernan izango baita joaten denarekin hitz egin eta ahal bada apustua sinatzeko asmoz.

Atzo jokatzekoa zen Urrezko Aizkorako Bigarren Mailako saioa, berriz, bertan behera geratu zen, eguraldia zela eta.