Lakuak ezin duela Asuncion klinika publiko bilakatu esan du sailburuordeak
Lakuak ez du Asuncion klinika sistema publikoan sartzeko asmorik. Hori adierazi zuen atzo Guillermo Viñegra Osasun sailburuordeak, klinika publiko bilakatzea ezinezkoa dela argudiatuta. «Publiko egiteko jabeek klinika saldu beharko lukete, eta ez dute nahi», esan, eta Gobernuak enpresa pribatuarekin indarrean duen hitzarmena defendatu zuen.
Vinegrak Gasteizko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordean Tolosaldeko ESIaren antolakuntza eta egituratzeari buruzko azalpenak ematean esan zuenez, Gasteizko Gobernuak Asuncion klinika erosteko proposatu zien Tolosaldeko alkateei. Azken hauek, hain zuzen ere, antolaketa berriak «ezer gutxi» aldatuko duela ohartarazi zuten joan den hilabetean.
Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak eskualdeko herritarrek erietxe publikoa behar dutela esan eta Lakuak burututako «pribatizazioa» salatu zuen. «Diru publikoa, guztion dirua, entitate pribatuari ematen diozue. Eta ixten badu, diru publiko hori zakarrontzira botako duzue», agertu zuen.
PSEko Blanca Roncalek ere Gobernuaren kontra jo zuen. «Indarrean dagoen formula misto honek pribatizazioranzko urrats gehiago egiten du», gaitzetsi zuen.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
