Juan Luis Mugertza Unanue
Idazlea
GUTUNAK

Ur zikinetan

Garbiago ezin esan: «Euriteek utzitako marra gainditzen baduzue, gure harremanek gainezka egingo dute». Erreka harro dator, eta moteltzeko itxura handirik ez, antza. Oso gaizki hartu dute erreka bazterreko zikina, nori eta, eurei leporatzea. Gainera, beldur dira mendi lepoko elurrak behin urtuz gero, lohi gehiago ez ote duen ekarriko. Orain arte oso ondo moldatu dira, atez ateko zaborra zela, etengabe besteen kontra egiten, baina orain, ur-lasterra kontra dute, eta deseroso daude oso. Urte asko daramatzate ur gaineko bitsetan igeri egiten, plisti-plasta, eta orain izututa daude lokatzak utziko duen marka (Kutxabank, Hiriko...), maiatza bitartean, garbitzeko ez ote duten arazorik izango.