GAUR8

‘BizkaIdatz Txikia’ literatur sariak banatu dituzte

Aiala Garabietaren ‘Nomada’ eta Lola Lopez de Lacalleren ‘Caramelo’ kontakizunei jarraipena ematea zen ‘BizkaIdatz Txiki’ lehiaketak jarritako erronka, sormena eta irakurketa bultzatzeko. Sari banaketa ekitaldiarekin itxi zuten bederatzigarren edizio hau pasa den astelehenean.

Saritutako idazle gazteak, pasa den astelehenean izan zen sari banaketa ekitaldian.
Saritutako idazle gazteak, pasa den astelehenean izan zen sari banaketa ekitaldian. (Bizkaiko Foru Aldundia)

BizkaIdatz Txikiaren bederatzigarren edizioa itxi du Bizkaiko Foru Aldundiak aste honetan, sari banaketa ekitaldiarekin. Ume eta gazteei zuzendutako ekimenak istorio bati jarraipena ematea proposatzen du.

Edizio honetan, Aiala Garabietaren ‘Nomada’ kontakizuna, euskaraz, eta Lola Lopez de Lacallek idatzitako ‘Caramelo’ istorioa izan dira lehiaketaren abiapuntu inspiratzailea.

‘Nomada’ izeneko kontakizunak Iñaki Landaren ilustrazioak ditu; ‘Caramelo’ eleberria Elisabeth Perez Fernandezek ilustratu ditu.

Istorio bi horiek abiapuntutzat hartuta, kontakizun bat osatzea proposatzen duen ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen du, sorkuntza eta irakurketa bultzatzeko.

Aurtengo sarituen artean, Kirikiño Ikastola, Gurutzeta HLHI, Vizcaya Ikastetxea, Begoñazpi Ikastola, Lauro Ikastola eta Balmaseda BHI ikastetxeetako ikasleak daude.

Umeen kategorietan, Asier Intxaurbe Jauregizarren ‘Amazigagoa?’ lana izan da saritua, baita Nahia Torres Dominguezen ‘Nomada’ izenekoa ere. Gazteen kategorietan, Jon Burgoa Abosen ‘Basamortuko Printzea’ eta Mario Tellechea Villaren ‘Nomada’ lanek eskuratu dute sari bana.

Gastelaniaz aurkeztutako lanei dagokienez, Zoe Atxaga Alvarezen ‘Caramelo’ eta Maia De Torres Gutierrezen ‘Aquarium’ lanak saritu dituzte umeen kategorian, eta gazteen artean, Paul Rodriguez Perezen ‘Caramelo y el tesoro de Mahoma’ eta Xabier Rodriguez Garayren ‘Caramelo’ lanak nabarmendu ditu epaimahaiak.

Gogoratu du Foru Aldundiak 1.728 parte hartzaile bildu dituela lehiaketak bere bederatzi edizoetan. Neskenak izan dira lan gehienak, 1.117 guztira, eta 611 mutilek aurkeztutakoak.

Azken bederatzi urte hauetan sariketara aurkeztutako lanen artean, 809 euskarazko lanak izan dira, eta 919 gaztelaniaz aurkeztutakoak. Adinari erreparatuta, 998 idazlek hartu dute parte gazteen kategorietan, eta 730 lagunek umeei dedikatuenetan.