GAUR8
Gaur X urte

Gaur 53 urte Salvador Allendek Txileko hauteskundeak irabazi zituen

1970eko irailaren 4ko Txileko hauteskundeetan boto gehien lortu zituen hautagaia Salvador Allende Gossens izan zen, duela 53 urte. Unidad Popular koalizioarekin aurkeztu zen eta Eduardo Frei presidente ohiaren tokia hartu zuen.

Salvador Allende hitzaldi bat ematen.
Salvador Allende hitzaldi bat ematen. (Wikimedia Commons)

Gaur duela 53 urte, 1970ko irailaren 4an, Salvador Allendek Txileko hauteskundeak irabazi zituen, 1952ko, 1958ko, eta 1964ko hauteskundeetan presidentegai izan ondoren. Unidad Popular ezkerreko alderdien koalizioarekin aurkeztu zen 1970ean eta Jorge Alessandri presidente ohiari eta Democracia Cristianako Radomiro Tomic hautagaiei gailendu zitzaien.

Hala eta guztiz ere, Allenderi eta Alessandriniri emandako botoen arteko desberdintasuna oso txikia izan zen, 40.000 baino gutxiagokoa. Hortaz, orduan indarrean zegoen Konstituzioaren arabera, hautagai batek ere ez bazuen gehiengo absolutua lortzen, Kongresuak hautatu behar zuen presidente berria gehien bozkatutako bien artean.

Salvador Allenderen hautaketa saihesteko, Kongresuko hautaketa egin baino lehen, eskuineko Patria y Libertad taldeak Rene Schneider armadako komandante burua bahitu eta hil zuen. Nolanahi ere, Kongresuak Allende hautatu zuen presidente 153 botorekin. 35ek baino ez zuten Alessandrini babestu.

Horrela, 1970 urriaren 14tik hil zen arte izan zen presidente, 1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak estatu kolpea eman zuenean La Moneda presidente-juregian bere buruaz beste egin zuenean. Horren ostean, Agusto Pinochetek 17 urteko diktadura militarrean sartu zuen Txile, 1990ko martxoaren 11ra arte.