Gaur 85 urte jaio zen Diana Russel, ‘feminizidio’ terminoaren bultzatzailea
85 beteko lituzke gaurko egunez Diana Rusell Hegoafrikako aktibista eta idazle feministak. Besteak beste, ‘Feminizidio’ terminoa 1976an definitu eta politizatzen lehena izateagatik da ezaguna.
Gaurko egunez 1938an jaio zen Diana Russel, Hegoafrikako aktibista eta idazle feminista. Berrogei urtez baino gehiagoz, Russellek bortxaketa, intzestua, feminizidioa, emakumeen hilketa misoginoak eta Estatu Batuetako pornografiaren eta sexu-indarkeriaren arteko harremanak ikertu zituen, eta gai horretan nazioarteko autoritatea bihurtu zen.
1976an Bruselan egindako Emakumeen aurkako Krimenen Nazioarteko Auzitegiaren antolatzaile nagusietako bat izan zen. Urte horretan bertan, Russellek ‘Femicide’ terminoa berriro definitu zuen: «Gizonek emakumeak hiltzea, emakume izateagatik». Emakumeen aurkako Krimenen Nazioarteko Auzitegian, mundu osoko hainbat kulturatako emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeria moralaren adibide ugari eman zituen. Russellek terminoa politizatu nahi zuen eta emakumeen aurkako krimen hilgarri horiek bultzatzen dituen misoginiaz ohartarazi, adieraziz ‘hilketa’ bezalako genero-termino neutralek ez dutela horretarako balio.
1977an Women Against Violence in Pornography and Media (WAVPM) taldearen fundatzaileetako bat izan zen, Estatu Batuetan zein nazioartean izan zen pornografiaren aurkako lehen erakunde feminista. 1993an Women United Against Incest elkartea sortu zuen, intzestuen biktimei laguntzeko.