GAUR8
Gaur X urte

Emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako adierazpena egin zuen Stella Obasanjo nigeriarrak

Stella Obasanjo nigeriarra emakumeen genitalen mutilazioaren aurka altxa zen, eta adierazpen bat egin zuen 2003ko otsailaren 6an Nigeriako Lehen Dama zela baliatuz. Adierazpen horrez geroztik, Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazoarteko Eguna izendatu zuten.

Stella Obasanjo nigeriarra adierazpena aurkezten.
Stella Obasanjo nigeriarra adierazpena aurkezten. (Wikipedia | FOKU)

Otsailaren 6a Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Izan ere, 2003ko otsailaren 6an, Stella Obasanjok, Nigeriako Lehen Dama eta Emakumeen Mutilazio Genitalaren aurkako kanpainaren bozeramaileak, adierazpen ofiziala egin zuen Afrikan, eta gerora, Nazio Batuetako Giza Eskubideen Azpibatzordeak nazioarteko sentsibilizazio egun gisa onartu zuen egun hori.

Emakumeen eta haien gorputzen eskubideen aldeko mugimendua hauspotu zuen adierazpenak. Izan ere, arazoa Afrikako eta Ekialde Hurbileko 29 herrialdetan kontzentratzen bada ere, arazo unibertsala da.

120 eta 140 milioi emakume inguru mutilatuak izan dira urteetan zehar, eta, gaur egun, gutxienez 3 milioi neska daude arriskuan urtero, Munduko Osasun Erakundeak aurkeztutako datuen arabera.

2014an, Fahma Mohamed, 17 urteko ikasleak, Erresuma Batuko hezkuntza-idazkariari, Michael Gove-ri, zuzendutako eskaera bat sortu zuen Change.org atarian Emakumeen Genitalen Mutilazioarekin Zero Tolerantziaren Nazioarteko Egunean, lehen eta bigarren mailako eskoletan kasuak artatzeko formakuntza bideratu zezan. Eskaera 230.000 pertsonak gehiagok sinatu zuten aipatutako webgunean eta aurrera egin zuen.