Tina Turner abeslari estatubatuarra hil zen duela urtebete
2023ko maiatzaren 24an zendu zen Tina Turner AEBetako abeslaria, 83 urte zituela, zenbait gaixotasunek, tartean minbiziak, jota. Tennesseen jaio zen, 1939ko azaroan, eta bere ahotsaren indar eta sendotasunagatik egin zen ezaguna musikaren munduan, 1980ko hamarkadan bereziki.
Gaur urtebete AEBetako Tina Turner abeslaria hil zen, 2023ko maiatzaren 14an, 83 urterekin, minbizia eta beste gaixotasun batzuk zirela eta.
Anna Mae Bullock izenarekin Tennesseeko familia txiro batean jaioa, zortzi urterekin hasi zen musikan, elizako abesbatzan sartu zenean. Baina 17 urterekin abestu zuen lehen aldiz jendaurrean, bere jaioterrira atzean utzi zuenena Missourira joateko. Bertan ezagutu zuen gero bere senarra izango zen Ike Turner abeslaria.
1960an Ike senarrarekin Ike & Tina Turner izen artistikoarekin lehendabiziko diskoa kaleratu zuten, ‘A Fool in Love’. 1960ko hamarkadan mundu osoan zehar arrakastatsuak izan ondoren, 1971an jo zuen goia bikoteak, ‘Proud Mary’ abestiarekin.
Ike Turnerren tratu txarrak zirela eta, 1978an dibortziatu ziren eta Tinak, abizena kontserbatuz, bakarlari gisa hasi zen abesten. 1980ko hamarkadan bere ahotsagatik eta zuzeneko ikuskizunengatik egin zen famatua Turner. Arrakastarik handiena lortu zuten abestien artean ‘Private Dancer’, ‘The Best’, ‘What’s Love Got to Do with It’ eta ‘We Don’t Need Another Hero’ egon ziren, besteak beste.
Agertokietatik erretiratu ondoren, 2013an Suitzako herritartasuna eskuratu zuen, bertan zenbait urtez bizi izan ondoren. Urte horretan buruko isuri bat izan zuen eta 2016an hesteetako minbizia diagnostikatu zioten. Osasun arazo horiek eta beste batzuk homeopatia bidez tratatzen saiatu zen, baina 2023ko maiatzaren 24an Küsnacht hirian hil zen, Suitzan.