Duela 80 urte jaio zen Betty Davis soul abeslaria Ipar Karolinan
Betty Davis soul abeslariak 80 urte beteko lituzke gaur. 1944 uztailaren 26an jaio zen Durhamen, Ipar Karolina estatuan, Ameriketako Estatu Batuetan. 2022ko osailean hil zen, 77 urte zituela.
Gaur 80 urte jaio zen Betty Davis soul abeslari estatubatuarra. Funk garaiaren ahots garrantzitsuenetariko bat izan zen, 1970ko hamarkadan. Betty Mabry bezala ezaguna egin zen, Miles Davis musikariarekin ezkondu zen arte.
1964an hasi zen musikaren munduan lanean, bakarlari bezala. ‘Get Ready For Betty’ eta ‘I’m Gonna Get My Baby Back’ grabatu zituen urte hartan. Geroago, Roy Arlingtonekin elkartu, bikote bat osatu zuten, ‘Roy and Betty’, eta ‘I’ll Be There’ izeneko singlea kaleratu zuten elkarrekin.
1968an, Hugh Masekela jazz musikariarekin orduan, Columbia Recordsentzat grabatu zuen eta bi single kaleratu zituzten: ‘Live, Love, Learn’ eta ‘It’s My Life’. Miles Davisekin -bere abizena hartu zuen ezkondu zirenean- harreman sentimentala hasi zuen Masekelarekin lan egin ondoren. 1969an Columbia Recordsera itzuli zen Davis.
Miles senarrarekin eta Teo Macerorekin demostrazio kantu sorta bat grabatu zuen Betty Davisek. Bost abesti ziren, hiru berak sortutakoak eta besteak Cream eta Creedence Clearwater Revivalen bertsioak ziren. Kontratu diskografiko bat sortzeko grabaketa horiek erabiltzen saiatu zen Miles Davis baina diskoetxeak ez zeuden interesatuta. Artxibatu ziren eta 2016an atera zituzten argitara.
1971n, Miles Davisekin bananduta, Londresera joan zen Betty, modelo bezala lan egiteko. 1972an Estatu Batuetara itzuli eta funk musikari talde batekin bere lehen diskoa izango zenaren abestiak grabatu zituen. 1970eko hamarkadan kaleratutako abestietatik arrakastatsuenak ‘If I’m in Luck I Might Get Picked Up’ eta ‘Shut Off the Lights’ izan ziren.