GAUR8
Gaur X urte

Gaur bost urte hil zen Cynthia Cockburn ekintzaile feminista

Gaurko egunez hil zen 2019an Cynthia Cockburn ekintzaile britainiarra. Antimilitarista ere bazen eta generoa, gerra, bakegintza, sindikalismoa eta errefuxiatuaren alorrak ikertu zituen.

Cynthia Cockburn.
Cynthia Cockburn. (WIKIMEDIA COMMONS)

Bost urte bete dira gaur Cynthia Cockburn ekintzaile akademiko britainiarra hil zenetik. Feminista eta antimilitarista zen. Alor akademikoan generoa, gerra, bakegintza sindikalismoa eta errefuxiatuaren alorrak ikertu zituen.

Erresuma Batuan jaio zen 1934ko uztailaren 24an eta City University Londoneko Soziologia Saileko irakasle gisa jardun zuen, baita Warwickeko Unibertsitateko Emakumeen eta Generoaren Ikerketa Zentroko irakasle bezala ere.

Ekintzaile antimilitarista zen eta bakearen aldeko eta gerraren aurkako hainbat erakunderen kidea izan zen. 1981ean, Jugoslaviako gerrei aurre egiteko ‘Women Against War in the Gulf’ ekimenean parte hartu zuen, ondoren ‘Women Against War Crime’ bilakatu zena. 1993tik aurrera ‘Beltzez Jantzitako Emakumeak’ izenaz egin ziren ezagun eta nazioarteko beste bake mugimendu batzuk babestu zituzten, hala nola, Israelgoak, Italiakoak eta Jugoslaviakoak.

Ekintzaile akademikoa izaki, hainbat aldizkari akademikotan argitaratu zituen artikuluak, esaterako, ‘Feminist Review’, ‘Gender & Development’, ‘Soziologia Klasikoaren Aldizkaria, ‘Peace in Process’, ‘The Guardian’, ‘Red Pepper’, ‘Peace News’, ‘IndyMedia UK’, eta ‘OpenDemocracy’ aldizkarietan. 2017ko maiatzean, Istanbuleko Genero eta Bake Konferentzian omendu zuten.

2019ko irailaren 12an hil zen, 85 urte zituela.