Jose Javier Etxeberria, Goizuetako medikua, gaurko Zebrabidean
Aste honetako GAUR8n Jose Javier Etxeberriari elkarrizketa zabala egin diogu. Goizuetako mediku izan da ia 30 urtez. Ruandan hasi zuen mediku ibilbidea eta Goizuetan jarraitu. Bizitzaz eta heriotzaz aritu da Etxeberria, medikuntzak eskaini dion talaia berezi horretatik.
Goizuetako medikuak duela hiru urte erretiroa hartu zuenean, omenaldi sentitua egin zioten herritarrek, horrek erakusten du harremanaren nolakotasuna. Ruandan bost urte (1988-1993) eta Leitzan eta Goizuetan ia 30 urte. Bere mediku ibilbidea, gutxi edo gehiago, bi kolpe horietan laburbildu daiteke. Ruandan ikasitakoak eraman ditu aldean beti, eta memorian ere sakon ditu jasoak.
Mediku aritu den hamarkadetan, goizuetarrak egoera anitzetan ezagutu ditu; osasunaren ertz guztiak ditu ikusiak. Hamaika etxetako ateak ireki dizkiote “herriko medikuari”, eta berak aukera baliatu du bere pasiorako: Goizuetako kontuak, istorioak, hitzak, bazterrak, kondairak, irudiak... jasotzeko. «Herri txiki honetan, ‘ez dago deus’ esatetik ‘hemen denetik dago’ esatera pasatzen zara aberastasun hori guztia jasotzen duzunean». Etxean gela bat paratu dio hainbeste maite duen herriari; han eta hemen jasotakoak, egunkari eta aldizkarietan topatutakoak, berak bildutakoak... Goizuetari buruzko dena dauka jasoa. «Jubilazioko ametsa izango litzateke denbora izatea jaso dudan informazio hori guztia antolatu eta ordenatu ahal izateko». Gaurko Zebrabidean elkarrizketaren laburpentxo bat egin dugu.

Emakumeen borrokak utzitako zazpi irudi esanguratsu

Josefa Albisu, martxoak 8 batean gizonak menderatu zituen emakume pilotaria
«Woke» lubakiaren sakona erakutsi du Jane Fondak
