GAUR8 - mila leiho zabalik

CIC nanoGUNEk koordinatzen duen ikerketa proiektu batek Europako Batzordearen lau milioi euro jaso ditu

CIC nanoGUNE euskal zentroak koordinatzen duen «SPEAR» proiektuak «hurrengo belaunaldirako konputaziorako memorien eta prozesadoreen material berriak» azterketzea du helburu. Europako Batzordeak lau milioi eurorekin lagunduko du Europako bost erakunde akodemikorekin eta zenbait enpresarekin elkarlanean burutzen ari den egitasmo horren finantziazioan.

Felix Casanova eta Luis Hueso euskal ikertzaileak. (CICNanoGUNE)

Euskal ikerketa zentroak koordinatzen duen “SPEAR” izeneko egitasmoa Europa mailan burutzen ari da zenbait erakunde akademiko eta enpresa batzuekin elkarlanean eta «etorkizuneko memoria eta prozesadoreetarako» material eta fenomeno berriak aztertzea du helburu. Ohar batean jakinarazi duenez, proiektuak Europako Batzordearen finantziazioa jaso du: lau milioi euro inguru dira, ITN programaren barruan.

CIC nanoGUNEtik zehaztu dutenez, diru hori «batez ere doktoratu aurreko 15 ikertzaile kontratatzeko eta horiei goi mailako prestakuntza eskainzteko erabiliko da.

Euskla zentroan koordinatzen duen proiketuan «CEA-Frantzia, ETH Zurich-Suitza, IMEC-Belgika, U.Hanburg- Alemania, Martin Luther University Halee-Alemania» erakunde akademikoek eta ANTAIOS, OZabre eta NanOsc enpresek hartzen dute parte.

Hurrengo belaunaldiko gailuak

Felix Casanova NanoGUNEko Nanogailuak taldeko ikerbasque ikertzailea dago egitasmoaren buruan. Azaldu duenez, «ikerketaren helburua da spin-orbita lotura sendoa duten material berriak bilaztea, material horiekin lotutako fenomeno berriak aztertzea, eta fenomeno horietan oinarritutako gailuak garatzea, hurrengo belaunaldirako konputaziorako memorietarako eta prozesadoreetarako».

Egitasmoak duen proiekzioaz, Casanovak zehaztu du «RAM memoria konbentzionalean ez bezala, hurrengo belaunaldian, hala nola MRAM memorian (Magnetic Random Acces Memory)» datuak ez direla «karga elektriko edo korronte-fluxu gisa biltegiratzen, baizik eta biltegiratze magnetikoko elementuen bidez».

Ikertazialeak gaineratu duenez, «gaur egun siliziozko transistoreak dituzten mikroprozesadoreak ordezkatzeko zenbait teknologia ditugu, hala nola spin-logika edo MESO logika, ikaskuntza automatikoa edo konputazio neuromorfikoa, material berri horiez baliatuko liratekeenak».