JUL. 21 2020 Emakume bertsolariek Inaxi Etxaberi jarritako bertsoak Duela egun batzuk zendu zen Inaxi Etxabe oikiarra 87 urte zituela. 50eko hamarkadan plazan entzundako emakume bertsolari bakanetakoa izan zen. Merezitako omenaldia egin diote egungo emakume bertsolariek, bertsoak jarriaz Jon URBE | FOKU GAUR8 Inaxi Etxabe Oliden (1933-2020) joan den uztailaren 11an hil zen. Isilarazitako emakume bertsolarien belaunaldikoa izaki, oholtzan nahi baino gutxiagotan entzun zen bere ahotsa. Baina bertso jarrietan ibilbide oparoa egin zuen oikiarrak eta sonatuak dira berak idatzitako hainbat ale, Basarri bertsolariari erantzunez jarritakoak kasu. Basarrik emakumeek gaizki egiten zituztenak haizatu zituen bertso sorta batean eta Etxabek erantzun egin zion publikoki. Oholtzan azkenengo aldiz 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean ikusi genuen, bera izan baitzen Beñat Gaztelumendi txapeldunari txapela jantzi ziona. Egindako ibilbidea goratu eta eskertu nahi izan dute emakume bertsolariek eta Inaxi Etxabek hainbestetan egin zuen moduan, bertso jarriekin egin dute aitortza. Ainhoa Agirreazaldegi:Bertsoa buruan tabertsoa hatzetanbistaratu ohi zinenune zehatzetanandre-bertso loturamantenduz gatzetanbide horri segikagabiltza plazetanzure eskuak daudegure oinatzetan.Alaia Martin:Inaxi, arrasto batzara lurrunean,bertsoa kabitzen dazure hutsunean...Nahiz iragana pasaisiltasuneangure ahotsa duzuetorkizunean.Amaia Agirre:Eredu baten kabiizan zen Oikiahitzaren artisau tajostun egokianahiz ukatu tabernaeta antzokiabeti izango duzuguregan tokiaerreztearren gurieskenatokia.Amaia Iturriotz:Bazoaz Iñaxi taez gaude pozarrengizonen kantuzko tahitz lauzko oldarrenaurka hustu dituzuahots eta barrenmila esker isilikez gelditzearrenAne Labaka:Nor da aitzindaria, nor abangoardia? Nork dauka etorria, grina, pikardia...? Plaza itzalei jartzen diegu argia, oinordetzan jasota zure ausardia.Eli Pagola:Bertsolaria zinenez gerobertsotan nahi degu hasi:buruan sorta onak jarri ta gero dotore idatzi, txori txikien modura kantuz ibili zinen Iñaxi zuri eskerrak ere badegu buruz ze bertso ikasi.Erika Lagoma:Garai bateko izan ezina,beldurra ta pekatua,gaurko itxurak itsutzen duenmundu akonpolejatua.Doinurik doinu pitzatu duzuisiltasun behartua.Zure bertsoen azken puntutikhasten da gure kantua.Estitxu Eizagirre:Emakume bat plazanbere hitza ohiartzunfrankismoko ilunpeana zer argitasun!Basarri-ren bertsoeizenien erantzun:gizonen epaietikaskatu gintuzun.Hodei Unzueta:Emakume kementsuaausarta, paregabea,errimak josten abila,erantzunetan trebea!Euskal Herrian barrenapertsona oso maiteaama, amona, izekoutzi duzu ondarea...Eskerrik asko Inaxitokatzen da eskertzeazurekiko maitasunezbihotza dugu betea,jarraitu zure bidaia:iraultzaile ta askea!Iratxe Ibarra:Zure berri izateanze sorpresa, ze pozbakan plazan kantuanbakan pilota joz.Zure ibilbideahartzen dugu txaloz,geu ere zure sustraiberetik baikatoz.Izarne Zelaia:Gaurko aitortza hau zuretzat daOikia auzoko neskatxagauden puntura ez gara helduoraingoak gure kasazure bidea eginagatikaldatzen ari da plazapaper artetik jende aurreramugitu arren ardatzaahots bat isil daiteke bainaezetz gastatu arkatza!Maialen Lujanbio:Historia handiarenatzeko almazenitsuan sartutakopertsona ta gauzenartetik aditzen zenboz hari bat bazen……ta gu, ustez ginenakdena indar ta senzuen oihartzunari segiz gindoazen.Nahikari Gabilondo:Bertso munduko emakumeoneredu zara jakina,nahiz eta plazak ez entzun zureahots irmo bezain fina.Zure koaderno marradunetanhainbeste bertso egina...ez da hutsean geratu zure isilpeko ahalegina,gu ez ginake izango etazu ere izan ez bazina.Nerea Ibarzabal:Ai, "Oikiako neska"bizkor, burujabe...bertsotan distiratsu,kantuz paregabeinork egingo balutentatzean alde,laster jasotzen zuensorta bat debaldezu ez zaitez kezkatuInaxi Etxabeez da egongo bertsorikerantzunik gabe!Oihana Iguaran:Hainbeste bertso sortakhainbeste ausardikhazi bat erein zuengugan zuregandikbihotzetik eskertunahi dizut haatikbertso modu berriakzabaltzeagatik.Onintza Gartzia:Nahiz ta une hauetantristerik gauden guIñaxi zarelakogugandik aldendu,baina aukera honi nahi nioke helduizan zarenez hainbatneskaren eredugazteei zure berriemango diegu.Rosa Lertxundi:Kalean txistu, kalean festaEuskal Jaia da nagusielizan berriz, aldarean zubertso kantuz goxo biziurtero zita, urtero zintzoAmabirjiña goretsiemakumea, bertsolariafedea lagun berezi arantz gutxiko larrosa ederizandu zera IñaxiUxue Alberdi:Ikusi ohi zintudanZarautzen pasiranta haizeak pausuabizkortu ohi zidan;makuludun andreamakulu zen niganberresteko nor naizenta zertan dakidan.Permanentedun adatseta azal bigunabangoardia zer denazaldu zenigun.Mila esker, Inaxi,mingain jolastidun:hara, nondik gatozenta zertan dakigun.