AUG. 21 2020 Ozeanoen erdiak baino gehiago, klima aldaketaren eraginpean Ozeanoen %50 baino gehiago klima-aldaketaren eraginpean egon litezke honezkero, eta ehuneko hori %80ra irits liteke hurrengo hamarkadetan, joan den astelehenean “Nature Climate Change” aldizkarian argitaratutako azterlan baten arabera. Klima aldaketaren eragina, gero eta nabarmenagoa ozeanoetan (Luis JAUREGIALTZO I FOKU) GAUR8 Ingalaterrako Reading Unibertsitateko adituek ozeanoetako eremu sakonetako ereduak eta behaketak erabili zituzten lehen aldiz tenperaturen eta gatz-mailen aldaketa kalkulatzeko, gizakiak eragindako klima krisiaren adierazle onak baitira.Ikerketaren arabera, adituek uste dute Ozeano Atlantikoaren, Barearen eta Indiakoaren % 20tik 50era bitartekoek tenperatura eta gatz-maila desberdinak dituztela, baina ehunekoak % 40tik 60ra bitarte igoko dira mendearen erdialdean, eta %55etik 80ra bitarte 2080 inguruan.Halaber, zientzialariek ikusi zuten klima-aldaketak hego hemisferioko ozeanoetan duen eraginaren erritmoa ipar hemisferiokoetan bainoaskoz bizkorragoa dela. Aldaketa horiek 80ko hamarkadaren hasieran hasi ziren nabaritzen."Ozeanoetako uraren azaleko tenperaturetan aldaketak sumatu ditugu hainbat hamarkadatan, klima-aldaketak eraginda, baina ozeanoko eremu zabaletako aldaketak, bereziki sakonekoak, antzematea askoz zailagoa da", esan zuen Eri Guilyardik, Readingeko Unibertsitateko eta Parisko Ozeanografia eta Klimaren Laborategiko ikerketaren egileetako batek.Aurreko azterketetan, klima-aldaketak ozeanoetan duen eragina aztertu zen, uraren azaleko tenperaturak, itsasoaren mailare igoeraren eta euriteen neurketaren bidez, baina ez ozeanoen sakonean, tenperaturak eta gatz-mailak neurtzeko zailtasunak zirela eta.Zientzialariek ozeanoen behaketa hobetzeko beharra nabarmendu zuten, klima aldaketak ozeanoetan duen eraginaren norainokoa hurbiletik jarraitzeko eta planeta osoan duen eragina zehatzago aurreikusi ahal izateko.