GAUR8 - mila leiho zabalik

Neiker-eko hiru ikertzaile Stanfordeko Unibertsitatearen munduko entzutetsuenen rankingean

Carlos Garbisu ingurumen microbiologiako espezialista eta Ramon Juste eta Ana Hurtado animalia osasunean adituak Stanfordeko Unibertsitateak argitaratzen duen munduko zientzialari entzutetsuenen zerrendan agertzen dira. Neiker-ek nabarmendu duenez, «rankinga erreferentzia zientifikorik entzutetsuena da nazioartean».

Ramon Juste, Ana Hurtado eta Calos Garbisu ikertzaileak. (Neiker)

Neiker euskal zentroak, Nekazaritzako ikerketean, berrikuntzan eta garapenean aritzen denak, bere hiru ikerlari Stanfordeko Unibertsitate entzutetsuenak argitaratzen duen zientzialari ospetsuenen zerrendan daudela jakinarazi du.

Carlos Garbisu doktorea eta Neiker-eko egungo zuzendari zientifikoa eta Ramon Juste doktore eta zentroko Animalia osasuneko Departamentuko ikertzailea bigarren urtez jarraian agertzen dira ranking ospetsu horretan. Oraingo edizioan, gainera, Ana Hurtado doktorea ere sartu dutela azaldu dute.

Neiker-ek nabarmendu duenez, «ikertzailerik aipatuenak daude zerrenda horretan, eta hori oso errekonozimendu handia da zerrenda osatzen dutenentzat. Izan ere, une honetan, rankinga erreferentzia zientifikorik entzutetsuena da nazioartean, zientzialariek egindako lanaren eragina ezagutzeko».

Ikertzaile kopuru txikia

Ikerketa zentroarentzat bere «bikaintasun zientifikoa» erakusten duen aitortza ere bada. Azpimarratu duenez, meritu handia da «Neiker-eko ikertzaile kopuru txikia kontuan hartuta, Stanfordeko rankingean sartzen diren beste zentro askorekin alderatuta, eta kontuan hartuta Neiker-ek bere ikerketa lana lehen sektorearen zerbitzura eta transferentziara zuzentzen duela».

Azaldu dutenez, Garbisu doktoreak aurrerapen handiak egin ditu lurzoruan bizi diren mikroorganismoen ikerketan, batez ere nekazaritza lurrei eta kutsatutako lurrei erreparatuz.

Ramon Juste eta Ana Hurtado doktoreen kasuan, animalien osasuna izan dute dute beren jarduera zientifikoaren ardatz. Justeren ekarpen zientifiko nagusiak mikrobakterioiien azterketarekin lotuta daude.

Ana Hurtado doktorearen lan hildoa, berriz, «animalien osasunean garrantzia duten agente infekzioso zoonotikoak diagnostikatzeko eta karakterizatzeko» metodoak garatzea eta hobetzea izan da, bereziki elikagaien bidez transmititzen diren patogenoen arloan.