GAUR8 - mila leiho zabalik

«EmpleArte» enplegagarritasuna hobetzeko programan parte hartzeko izen ematea zabaldu dute

Irailaren bukaeran abian jarriko da Bilbon ‘EmpleArte’ programaren edizio berri bat da. Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, iraupen luzeko langabeen enplegagarritasuna hobetzea du helburu.

Iraupen luzeko langabetuei bereziki zuzenduta dago «EmpleArte» programa. (Endika PORTILLO | FOKU)

Doako programa da ‘EmpleArte’ eta online formatua izango du. «Parte hartzaileek saio birtualak izango dituzte astean zehar, eta saio horietan, espezialisten aholkularitza izango dute, enplegua taldean bilatzeko modu berri bat sustatzeko», azaldu du Diputazioak bere webgunean.

Zehaztutakoaren arabera, sormena bultzatuko da jarduera guztietan: «horretarako, curriculum berritzaile bat sortuko da, enplegurako tresna digitalak eguneratuko dira edo elkarrizketetan hobetzeko trebetasunak entrenatuko dira».

Parte hartzeko, irailaren 23ra arte izena emateko epea zabaldu dute proiektuaren webgunean: www.emple-arte.org/es.

Irailaren amaieran abian jarriko den bigarren proiektu pilotua azaroaren amaierara arte luzatuko da. Irauen luzeko langabeei zuzenduta dago, 18 eta 60 urte bitarteko herritarrentzat, hain zuzen ere, ikasketa maila eta lan sektore guztiei zabalik.

«Langabezia kroniko bihurtzen denean, beharrezkoak dira berrikuntza eta estrategia berriak. ‘EmpleArte’ sortu dugu iraupen luzeko langabeei enplegu-bilaketa berri bat sustatzen laguntzeko, prozesu hori sormen eta ilusioz betetako erronka gisa bizi dezaten», azaldu du ekimena gidatzen duen Santa Maria la Real Fundazioak.

Nabarmedu dutene, «taldean lan egitea» da ekimenaren ardatzetako bat. «Ilusioa berreskuratzen dute, enplegurako gaitasunak eta trebetasunak hobetzen dituzte eta beren bertsiorik onena erakusten diete enpresei, modu berritzailean», azaldu du Natalia Serrano fundazioko Enplegurako eta Gizarteratzeko zuzendariak.