FEB. 05 2023 Gaur X urte Apollo 14, lehena Ilargiko goi-lurretara iristen 1971eko otsailaren 5ean iritsi zen Ilargira Apollo 14 espazio ontzia. Ilargiaren barneko elementuak ezagutzeko 13 leherkari jarri ziren, eta ‘Biblia’ bat ere utzi zuten bertan. Apollo 14ko tripulanteak (Wikipedia) Gaur 52 urte ilargiratu zen Apollo 14 espazio ontzia, teknikoki AS-509 izena zuen ontzia. Saturn 5 suziria erabiliz Urtarrilaren 31ean jaurti bazuten ere, otsailaren 5era arte ez zen ilargira heldu. Amerikako Estatu Batuetako Apollo programaren zortzigarren misio eskifatua izan zen, eta ilargiaren lurrean pausatu zen hirugarrena.Bederatzi egun iraun zituen Ilargira iritsi bitarteko bidaiak, eta tripulazioa hirukote batek osatzen zuen: Alan B. Shephard, Edgar Mitchell eta Stuart Roosak. Lehendabizikoa izan zen Ilargiaren goiko lurretara iristen, eta ‘H misioak’ deiturikoetatik azkena izan zen. Misio hauek bi eguneko egonaldiak egiten zituzten Ilargian ontziz kanpoko ibilaldia eginez, hau da, espazio ontzitik eta egoitza espazialetik kanpora ibiliaz. Apollo 14k Ilargia zapaldu zuenean, bere «marka» utzi nahi izan zuen. Eta pakete txiki bat utzi zuen bertan, barruan gordeta ‘Biblia’ zegoen, mikrofilm eran jasota. Zerbait uzteaz gain, eraman ere eraman zuten zer edo zer. Izan ere, Shephardek eta Mitchellek ALSEP izeneko Estadio zientifikoa instalatu zuten bertan, eta Ilargiko 43 kg harri eta hauts bildu zituzten.Horrez gain, aurrez Apolo misioetan ipinitako sondek eta sismometroek datu interesgarriak jasoko zituztelakoan, 13 leherkari jarri ziren, Ilargiaren barrualdeko elementuak aztertzeko. Ekintza horren bidez lortu zen Ilargia konposatzen duten elementuak sakon aztertu eta lehen existitzen ez ziren konposatuak lortzea.