FEB. 24 2023 Gaur X urte 2009ko otsailaren 24an kaleratu zen WhatsApp Jan Koum eta Brian Acton enpresariek WhatsApp aplikazioa merkaturatu zuten 2009ko otsailaren 24an, duela 14 urte. Bost urte geroago, Facebookek 19.000 milioi dolarren truke erosi zuen WhatsApp, gaur egun 2.000 milioi erabiltzaile dituena. Mundu osoko mugikorretarako aplikazio bihurtu da Whatsapp. (AFP) GAUR8 Gaur 14 urte, WhatsApp bat-bateko mezularitzaren aplikazioa merkaturatu zen. Gaur egun, aplikazio honek 2.000 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan, eta guztira 100.000 milioi mezu bidaltzen dituzte egunero. Haren izenak «What’s up» ingelesezko esamoldea («zer moduz zaude?» edo «zer dugu?») eta «App» (aplikazioa) hitza konbinatzen ditu. Hasieran, WhatsApp iPhone eta BlackBerryrako pentsatuta zegoen, baina 2010ean, sortzaileek bertsio bat egin zuten Android mugikorren sistema eragilerako. 2011n, sortu eta bi urtera, WhatsAppek 1.000 milioi mezu jasotzen zituen egunero. Eta, 2013an, 200 milioi erabiltzaile aktibo zituen. WhatsAppen sortzaileak Jan Koum ukrainarra eta Brian Acton estatubatuarra dira, eta bakoitzak Yahoo! Enpresan lan egin zuen hamar urtez. 2009ko otsailaren 24an WhatsApp Inc enpresa sortu zuten Kalifornian. Bost urte geroago, Facebookek 19.000 milioi dolarren truke erosi zien WhatsApp. 2009an merkaturatu zen ofizialki, baina 2012ra arte ez zen ospetsu egin, telefono adimendunak ugaritu eta Interneten sartu zirenean. Gaur egun, WhatsAppek 2.000 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu munduan. Egunero 100.000 milioi mezu baino gehiago bidaltzen dira WhatsAppen bidez.