APR. 07 2023 Gaur X urte 1994an Ruandako genozidioaren sarraskia abiatu zen Afrikako erdi-ekialdeko herrixka da Ruanda, eta 800.000 hildakotik gora eragin zituen genozidioa izan zen. Hutuek Tutsuen eta Hutu moderatuen aurkako genozidioa abiatu zuten. Ruandako sarraskian, herritarrak ur bila (Wikipedia) Gaur 28 urte abiatu zen Ruandako genozidioa, 1994an. Hutuek eta Tsutsiek hartu zuten parte gatazkan, 30.000 pertsonak eratu zuten milizia eta herrialde osoan zeuden barreiatuta. Armek presentzia nabarmena izan zuten gatazka honetan; izan ere, miliziako zenbait kidek AK-47 errifleak lortzeko erraztasunak zituztelako inprimaki soil bat beteta, eta granadak bezalako bestelako arma batzuk lortzeko ez zelako inolako paperik bete behar, eta masiboki banatu ziren. Hutuek tutsien eta hutu moderatuen aurkako genozidioan zehar 800.000 eta milioi bat zibil artean hil zituzten. Baina kalte bakarrak ez zituen heriotzak sortu, ehunka mila laguni bizi osorako ondorio fisiko eta psikologikoak eragin zizkieten; eta milaka emakume bortxatu zituzten. Sarraskiak ondorio lazgarriak ekarri zituen: erabat suntsitu zituen gizartearen kohesioa eta eraikuntza, eta hautsi egin zuen ruandarren batasuna eta elkarrenganako konfiantza. Landa eremuetan izan zen genozidioa batez ere. Eta bi teknika erabili zituzten sarraskia gauzatu ahal izateko. Alde batetik, Tutsiak leku itxietan elkartzen zituzten, elizetan edota eskoletan esate baterako, eta granadak erabiliz egiten zieten eraso; bestetik, beraien ingurunean blokeatzen zituzten Tutsiak eta gero, exekutatu.XIX. mendeko kolonialismotik 1990eko hamarkadara hartutako erabakien ondorio izan zen sarraskia. Frantziako armadaren ekintzek eta NBEren ekintzarik ezak zuzeneko eragina izan zuten genozidioan.