GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Gaur dira 70 urte Fidel Castrok gidatutako talde batek Moncada kuartela erasotu zuela

1953ko uztailaren 26an, indar iraultzaileek Kubako Santiagoko Moncada kuartela erasotzea erabaki zuten. Porrot egin zuen ekintza horren eskarmentutik abiatuta, Uztailaren 26ko Mugimendua sortu zuten, Fulgencio Batistaren diktaduraren aurkako borroka armatua pizteko helburuarekin.

Fidel Castroren atxiloketa, Moncada kuarteleko erasoaren ostean. (Archivos de Cuba | WIKIMEDIA COMMONS)

1953ko uztailaren 26an Fulgencio Batistaren diktaduraren aurkako lehen matxinada garrantzitsua gertatu zen Kubako Santiago hirian: Moncada kuartelaren aurkako erasoa, Fidel Castrok zuzendutako 140 iraultzaile inguru protagonista zituena.

Moncadaren aurkako erasoak Kubako gazteek 1952ko martxoaren 10eko Estatu Kolpearen ondoren nagusitu zen Fulgencio Batistaren erregimenaren aurkako oposizio aktiboaren hasiera sinbolizatzen du. 140 borrokalarik, Fidel Castro Alderdi Ortodoxoko kide ospetsua buru zutela, kuartela hartzeari ekin zioten, 1940ko Konstituzioa berrezartzeko herri matxinada eragiteko asmoz.

Erasotzaileak garaituak izan ziren eta, ondoren, torturatuak. Horietako asko errepresalian fusilatu zituzten, hala nola Abel Santamaria, mugimenduko buruzagietako bat. Fidel Castro ezaguna egin zen erasotzaileen aurkako epaiketan egindako defentsa-alegatuagatik, azken esaldiak honela zioen: «Historiak absolbituko nau».

Moncadaren erasoaldiaren datak izena eman zion Fidel eta Raul Castro anaiek, Camilo Cienfuegosek eta Ernesto ‘Che’ Guevarak, bestek beste, parte hartu zuten Armada Errebeldeak Sierra Maestran bultzatutako mugimendu iraultzaileari, Fulgencio Batista diktadorea 1959ko urtarrilaren 1ean boteretik kendu zuena.