SEP. 19 2023 Gaur X urte Saint Kitts eta Nevis Britainiar Inperiotik independizatu zen gaur 40 urte Amerikako herrialderik txikienak 1983ko irailaren 19an lortu zuen erabateko burujabetza. Karibe itsasoko estatu honek 261 kilometro koadroko eremua du eta 2016an 54.821 biztanle zituen. Basseterre du hiriburua. Uharte handienean dago, Saint Kittsen. Irlarik txikiena, Nevis, hiru kilometrora dago. Honen independentziaren aldeko aldarriak zabaldu izan dira, baina 1998an egin zen erreferendumean ezezkoak irabazi zuen. Nevisen ikuspegia Saint Kittsetik. (WIKIPEDIA) GAUR8 Saint Kitts eta Nevis Amerikako herrialderik txikiena da, bai azaleran, bai biztanle kopuruan. 261 kilometro koadroko azalera du, eta 2016an 54.821 biztanle zituen. Ipar ipar-mendebaldean San Eustakio, Saba, Saint Barthélemy eta San Martin uharteak ditu, ipar-ekialdean Antigua eta Barbuda, eta hego-ekialdean Montserrat. Basseterre hiriburua eta estatu federalaren gobernua uharte handienean daude, Saint Kittsen (lehen Saint Christopher deitzen zen). Nevis (lehen Nuestra Señora de las Nieves deitutakoa) Saint Kittseko hego-ekialdetik hiru kilometrora dago. Historikoki, Aingira Britainia Handiko kolonia ere batasun horren barnean zegoen, eta Saint Christopher-Nevis-Angila izena ematen zitzaion. 40 urte bete dira gaur Karibe itsasoko herria Britainia Handitik independizatu zenetik. Geroztik estatu burujabea da. 1983an bertan onarturiko konstituzioa ezarri zen. 1984an hauteskundeak egin ziren, eta ordura arte agintean egondako Kennedy Simmonds, Herri Ekintzaren Mugimendua eta Nevisko Alderdi Erreformista biltzen zituen koalizioaren burua, atera zen garaile. 1995ean Alderdi Laborista izan zen irabazlea. Ondoko urteetan Nevisko burujabetasunaren aldeko iritziak zabalduz joan dira, eta 1997ko hauteskundeetan bereizketaren aldeko Hiritar Arduratsuen Mugimenduak aurrea hartu zion Nevisko Alderdi Erreformistari. 1998an erreferenduma egin zuten eta hautesleen %61,8k ezezkoa eman zion Nevisko lehen ministro Vance Amoryk egindako burujabetasunerako proposamenari.