OCT. 03 2023 Gaur X urte Gaur 33 urte Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemania batu egin ziren 1989-1990 urteetako bateratze prozesua baino lehen ere izan ziren Alemania bakarra berreskuratzeko saiakerak. Alemania berriz bateratzeko estreinako proposamena, adibidez, Stalinek egin zuen 1952an, Austriarako geroago erabiliko ziren antzeko baldintzetan. Bateratze itunaren bi kopia orijinalak. (WIKIPEDIA) GAUR8 1990eko urriaren 3an amaitu zen Alemaniaren bateratzea (alemanez Deutsche Wiedervereinigung) ekarri zuen prozesu politikoa, Alemaniako Errepublika Federalaren eta Alemaniako Errepublika Demokratikoaren arteko bat-egitea ekarri zuen prozesua, alegia. Bateratze-prozesua 1989ko udan hasi zela esan daiteke, abuztuaren 23an Hungariak mendebaldeko muga irekitzea erabaki zuenean. Horri esker, ekialdeko milaka alemaniarrek herrialdea utzi eta Mendebaldeko Alemaniara joatea erabaki zuten Hungaria zeharkatuz. Krisi politikoa ikaragarria izan zen, eta azaroaren 9an Berlingo Harresiaren erorketa (alemanez Mauerfall) gertatu zen. Matxinada herrikoi baten ostean Berlingo okupazioko sektore estatubatuarra, britainiarra eta frantziarra sektore sobietarretik banatzen zituzten defentsa-gotorlekuak eraitsi ziren. Azkenean, 1990eko martxoaren 18an hauteskundeak egin ziren Ekialdeko Alemanian. Bi gobernu alemaniarren arteko negoziazioak hasi ziren, herrialdea okupatu zuten lau botereekin batera, eta "Bi gehi lauko ituna" sinatu zen, alemaniar estatuari burujabetza osoa emanez. 1989-1990 urteetako bateratze prozesua baino lehen ere izan ziren Alemania bakarra berreskuratzeko saiakerak. Alemania berriz bateratzeko estreinako proposamena, adibidez, Stalinek egin zuen 1952an, Austriarako geroago erabiliko ziren antzeko baldintzetan. Hala ere, munduko bi potentzia nagusien arteko negoziaketek ez zuten emaitzarik izan eta Alemaniak bi estatutan banatuta jarraitu zuen urte luzez. Azkenean, 1985etik aurrera Mikhail Gorbachoven eskutik Sobietar Batasunean gertatu ziren aldaketak Europako herrialde komunisten zehar hedatu ziren abiadura bizian eta batasunaren itxaropenari aukera berria eman zitzaion. Ofizialki, 1990eko urriaren 3an batu zen Alemania, Ekialdeko bost estatuek (Brandenburg, Mecklenburg-Mendebaldeko Pomerania, Saxonia, Saxonia-Anhalt eta Turingia) Errepublika Federalarekin bat egin zutenean. Batzeko prozesua ahalbidetzeko aldaketak egin ziren Alemaniako konstituzioan. Adibidez, 1990eko azaroaren 14an, Alemaniako gobernuak Poloniakoarekin hitzartu zuen bien arteko muga Oder-Neisse ibaietan behin betiko finkatzea, Silesia, Ekialdeko Pomerania, Danzig eta Ekialdeko Prusia poloniartzat hartuz. Eta hilabete gutxira egin ziren Alemania osoko hauteskundeetan Helmut Kohlen koalizio gobernua atera zen irabazle.