OCT. 28 2023 Gaur X urte Gaurko egunez inauguratu zen New Yorken Askatasunaren Estatua, 1886an AEB eta independentziaren sinboloa, ziurrenik New Yorkeko monumenturik ezagunena izango da. Bere benetako izena: «Askatasunak mundua argitzen du» (ingelesez, «Liberty Enlightening the World»; frantsesez, «La Liberté éclairant le monde»). Gaurko egunez, 1886an, inauguratu zen New Yorken Askatasunaren Estatua (Statue of Liberty). Askatasunare Estatua New Yorkeko ikonoa bihurtu da. (NAIZ) GAUR 8 Askatasuna mundua argiztatuz. New York hiriaren ikur den berde koloreko Libertas erromatar jainkosa izugarriaren estatua –Manhattanetik ikusten ez den arren– planetako ikonorik ezagunenetako bat bihurtu da. 46 metroko altuerarekin, Liberty Island-en kokatuta, hura bisitatzeko ferrya hartu behar da Battery Parkeko kaitik, Manhattango hegoaldean. Askatasunaren Estatua New York hiriari frantziarrek egindako oparia da, Estatu Batuen independentziaren mendeurrena ospatzeaz gain, bi herrialdeen arteko harremana ospatu nahi zelako, eta herrialdean berriki indargabetutako esklabotza ohoratu. 1886ko urriaren 28an inauguratu zen Grover Cleveland AEBetako presidentearen aurrean. Estatua, Frédéric Auguste Bartholdi frantziar eskultoreak egina da, eta barne egitura, Alexandre Gustave Eiffel ingeniariak diseinatu zuen. Eugène Viollet-le-Duc arkitekto frantziarra arduratu zen eraikitzeko erabilitako kobre xaflak aukeratzeaz. Mundu honetan ez da egongo inor monumentu hau ezagutzen ez duenik. Gaur egun, New Yorkeko monumenturik bisitatuenetako bat da: gurutzaontziren iristen diren milaka pertsonak kontuan hartu gabe, azken urteotan monumentuak 4,5 milioi eta erdi bisita jaso ditu urtero. 1924ko urriaren 15ean estatua Estatu Batuetako monumentu nazional izendatua izan zen eta 1965eko urriaren 15ean Ellis uhartea gehitu zen. 1984an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.