OCT. 29 2023 Gaur X urte 54 urte bete dira Poliziak Anton Fernandez eta Josu Murueta Erandion tiroz hil zituenetik 1969ko urriaren 28ko gauean tiroa jaso zuen Anton Fernandezek, Erandion, herriak pairatzen zuen kutsaduraren aurkako manifestazioa baten aurka Poliziak benetako sua erabili zuenean. Hurrengo egunean, urriaren 29an, gertakari honen aurka deituriko protestetan hainbat herritarrek hartu zuten parte; horien artean, Josu Muruetak. Poliziak hil zuen bera ere, tiroz. Heriotza biak argitzeke daude 54 urteren buruan. 2019an Anton Fernandez eta Josu Muruetari Erandion egin zitzaien omenaldia. (Marisol RAMIREZ | FOKU) GAUR 8 Frankismoa, bete-betean. Bilboko alkatea, Pilar Careaga de Lequerica. 1969. urtean, Erandio Bilbo zen oraindik, eta egun sinestezina irudituko zitzaigun aire-kutsadura mailaren menpe bizi ziren bertako biztanleak. Airea arnastezina zen: udalerrian, burdingintza integrala, bi zentral termiko, piritak, zementu-fabrikak, beirateak... eta milioi bat biztanle inguru. Egun haietan manifestazio baketsuak egin ziren Erandion, atmosferaren kutsadura salatuz, bizi baldintza duinak eskatuz. Erantzuna ikaragarria izan zen: bi hilketez gain, balaz zauritutako hiritarrak egon ziren. 54 urte bete dira gaur Josu Murueta Moratilla Polizia Armatuak hil zuenetik; bezperan, Anton Fernandezek jaso zuen tiroa etxeko balkoian. Muruetak bizkarrean jaso zuen tiroa, manifestarien aurka poliziak benetako sua erabili zuenean, bigarren egunez. Bezperako gertaera lazgarrien aurka protesta egitera kalera bota ziren herritarren artean zegoen Josu Murueta. Manifestazioak baketsuak; poliziaren erantzuna, odoltsua. Josu Murueta 28ko gauean hil zen; Anton Fernandez Elorriaga handik egun batzuetara, zehazki, azaroaren 12an. Muruetaren hilketaren inguruko epaiketan epaileak behin betirako artxibatu zuen auzia; Fernandezen heriotza ez zen inoiz aztertu. Baina Erandioko herriak ez ditu gertakariak ahaztu.