NOV. 26 2023 Gaur X urte Gaur Maialen Lujanbiok 47 urte bete ditu 1976ko azaroaren 26an jaio zen Maialen Lujanbio bertsolaria. Egungo Euskal Herriko bertsolari txapelduna da, iaz irabazi zuen txapela eta beste bi aldiz ere jantzi du; 2009an eta 2017an. Hori lortu zuen lehen emakumea da, –eta oraingoz bakarra–. 2018tik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da. Maialen Lujanbio, iazko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, Nafarroa Arenan. (Iñigo URIZ | FOKU) Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) bertsolariak 47 urte bete ditu gaur, 1976ko azaroaren 26an jaio zen. Bertsolaria da afizioz eta ofizioz. Letren bueltan bizi da hernaniarra: nagusiki bat-bateko bertsogintza landuta, tarteka letra idatzietan ere bai, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeratan murgilduta. Egungo Euskal Herriko bertsolari txapelduna da, 2022an irabazi zuen txapela, eta beste bi aldiz ere irabazi du; 2009an eta 2017an. Orotara hiru aldiz izan da txapeldun, eta beste bi aldiz txapeldunorde, 2001ean eta 2013an, hain zuzen ere. Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen lehen emakumea da, –eta oraingoz bakarra–. Horrez gain, 1997tik beti sailkatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako. 2003an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ere irabazi zuen. Lehen plaza, HondarribianLujanbiok 11-12 urterekin parte hartu zuen lehendabiziko aldiz bertsolaritzako txapelketa batean; Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan izan zen. Bere lehen plaza Hondarribian izan zen, 15 urte zituela. Andoni Egañarekin, Anjel Mari Peñagarikanorekin eta Kristina Mardarasekin batera abestu zuen, eta geroztik, etenik gabeko bidea egin du. Lujanbio Arte Ederretan lizentziaduna da. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean, eta bertan ikasitakotik abiatuta, 2010ean ‘Hau koaderno bat zen’ liburua idatzi zuen. 2018tik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kidea da. Gai aniztasuna lantzen duen bertsolari bat da, askotan ezkutuan egon diren gaiak oholtzara ekarrita, eta emozionatzeko gaitasuna ere baduela aipatu izan dute hainbatek.