FEB. 08 2024 Gaur X urte Naziek Lepa Radic jugoslaviarra atxilotu, torturatu eta hil zuten Gaur bezalako egun batean duela 81 urte hil zuten naziek Lepa Radic partisano jugoslaviarra. Bigarren Mundu Gerran alemaniarrei tiro egitea egotzi zioten, bere kideen izenak esan ezean hilko zutela mehatxu eginez. Lepa Radic urkatu zuten naziek. (Wikipedia) GAUR8 1943ko otsailaren zortzian, 17 urte zituela, urkatu zuten naziek Lepa Radic, Bigarren Mundu Gerran tropa alemaniarrei tiro egitea egotzita. Neska gazteak, soka buruan zuela, hauxe oihukatu zuen: «Gora alderdi komunista eta partisanoak! Herritarrak, borrokatu ezazue zuen askatasunarengatik, ez etsi gaizkileen aurrean! Ni akatuko naute, baina etorriko dira mendeku hartzera!».Hil aurretik, urkamendian zegoela, bahitzaileek bizia salbatzeko aukera eman zioten baldin eta bere kideak eta buruzagiak zeintzuk ziren eta non zeuden esaten bazuen.Gasnica herrian jaio zen Radic, Jugoslaviako Erresuman, eta Bosanska Krupan hil zuten, Kroaziako Estatu Independentean; serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa zen bera. Lehen hezkuntzako ikasketak egin ondoren, Bosanska Krupako Emakumeen Artisautza Eskolako lehen gradura joan zen, eta eskolan osatu zituen gainerako kalifikazioak, Bosanska Gradixkan.Ikasle gisa, lan asko egiten zuela eta bere seriotasuna zirela azpimarratzekoak diote gertukoek, eta literatura aurreratua irakurtzea ere interesatzen zitzaion. Vladeta Radic bere osaba zen, langile mugimenduan inplikazio handia izan zuen, eta asko eragin zion horrek Radici.Aitortza eta errekonozimenduaHil ondoren iritsi zitzaion batzuen aitortza, 1951an, hil osteko «Herriaren Heroiaren Ordena» esker onen bereizgarria eman zioten erresistentzia mugimenduan izan zuen eginkizunagatik.