FEB. 21 2024 Bizialdi osoko orientazioa aztergai Donostian, nazioarteko kongresu batean Bizialdi Osoko Orientazioari buruzko Nazioarteko I. Jardunaldia ospatuko da egunotan Donostian. Estatuko eta nazioarteko 150 profesional bilduko dira EHUko Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, eta hainbat proposamen aurkeztuko dira. Kongresua Donostian izango da, EHUko Carlos Santamaria Zentroan. (Jon URBE | FOKU) GAUR8 Aste honetan, ostegun eta ostiralean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Carlos Santamaria Zentroko auditorioan, Bizialdi Osoko Orientazioari buruzko Nazioarteko I. Kongresua ospatuko da. Estatu espainoleko Orientazio eta Psikopedagogiako Elkarteak eta EHUk antolatzen dute bilkura, Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED, gaztelaniazko sigletan) lankidetzan. «Kongresuaren helburu nagusia da bizialdi osoko orientazioarekin zerikusia duten hainbat alderdiri buruzko eztabaida sustatzea eta haren aurrerapen zientifiko eta politikoan laguntzea», azaldu du Unibertsitateak ohar batean. Hausnarketarako topagunea Era berean, erkidego ezberdinetako profesionalen topagunea izan nahi du hitzorduak, «elkarrekin» hausnartzeko, eta hezkuntza formala/ez-formala, lanekoa eta soziokomunitariokoa, bai eta administrazioko erreferenteei ere, beren hasierako eta etengabeko prestakuntzan aurrera egiteko eremu guztietan eta haien arteko koordinazio eraginkorrean». Kongresua ostiral goizean irekiko da, eta parte hartzaileen artean, Beñat Amenabar Perurena, EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoa, Beatriz Malik Lievano (UNED) eta AEOPko presidentea (Estatuko Orientazio eta Pedagogia Elkartea), Finlandiatik online konexioa egingo duen Jaana Kettunen (Jyväskyläko Unibertsitatea), Juan Llanes Ordoñez (UB) eta Rakel del Frago Arbizu (EHU) egongo dira. Estatu zein nazioarteko 150 profesional baino gehiago bilduko ditu, eta 107 komunikazio izango ditu, horietako 50 baino gehiago gaiaren inguruko ekarpenak aurkezteko.