FEB. 23 2024 Gaur X urte 43 urte Tejeroren estatu-kolpe saiakeratik Gaur 43 urte, Antonio Tejero militar espainiarrak eta Guardia Zibilaren teniente koronelak Estatu kolpearen saiakera egin zuen Madrilgo Kongresuan. 42 urte geroago, gertaerak oraindik ez daude argi, espainiar erregeak izan zezakeen parte-hartzearen zurrumurruarekin. 1981eko otsailaren 23 estatu-kolpe saiakera. (GAUR 8) GAUR 8 1981eko otsailaren 23an, gaur 43 urte, Guardia zibil talde batek estatu-kolpe saiakera bat egin zuen, espainiar trantsizioa kolokan jarriz. Urtarrilaren 29an, Adolfo Suarez Gobernuko presidenteak dimititu egin zuen, eta otsailaren 23 hartan, Leopoldo Calvo-Sotelo hautagai berriaren inbestiduraren aldeko botoa ematen ari ziren Kongresuan. Une horretan, Antonio Tejero teniente koronelak gidatutako guardia zibil talde bat Madrilgo Kongresuan sartu zen. Armekin apuntatuz, Tejerok «¡Quieto todo el mundo!» oihukatu eta legegileei lurrera botatzeko agindu zien, atxiloturik zeudela ohartaraziz. Kolpe saiakera zuzenean transmititu zen telebistaz, eta horrek tentsio handia eragin zuen Estatu espainol osoan eta munduan. Otsailaren 24ko goizera arte iraun zuen Kongresuko itxialdiak, eta porrot egin zuen laguntzarik ez zuelako. Izan ere, kolpea Valentziako militarrek baino ez zuten irmoki babestu. Bertan, Jaime Milans del Bosch teniente jeneralak tankeak atera eta salbuespen-egoera ezarri zuen. Hainbat orduz isilik egon ondoren, Juan Carlos Borbonek jakinarazpen bat eman zuen otsailaren 24ko goizaldean, «Konstituzioaren defentsan» eta Estatu kolpea kondenatzeko. Hala ere, urteetan zehar espainiar erregeak operazioan parte hartu zuela zabaldu izan da. Europar Ekonomia Elkarteko estatuek (1993tik aurrera Europar Batasuna) gogor salatu zuten estatu-kolpea. Orduan espainiar Estatua ez zegoen Batasunean sartuta; 1986ean sartu zen. Antonio Tejero kolpistari 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, errebolta militarraren delituagatik eta Guardia Zibiletik kanporatu zuten. Baina 1993ko irailean, hirugarren gradua jaso zuen eta baldintzapeko askatasunean atera zen 1996ko abenduaren 3an. Gaur egun, Estatu kolpeari buruzko dokumentu ofizialak oraindik sailkatuta daude. 2021ean, Espainiako Kongresuak Pedro Sanchezen Gobernuari eskatu zion 1981eko otsailaren 23ko gertakariei lotutako soinu dokumentuak, idatziak edo bideoak desklasifikatzeko, Sekretu Ofizialen Lege berriaren esparruan.