MAR. 06 2024 Gaur X urte Gaur 125 urte Aspirina erregistratu zuen Bayern konpainiak Gaur bezalako egun batez, duela 125 urte, Aspirina sendagai ezaguna erregistratu zuen Bayern konpainia farmazeutikoak. Gaur 125 urte Aspirina erregistratu zuen Bayern konpainiak (WIKIMEDIA) GAUR8 1899ko martxoaren 6an, gaur 125 urte, Aspirina sendagaia erregistratu zuen Bayern konpainia farmazeutikoak. Aspirina, edo azido azetilsalizilikoa, mina, sukarra eta hantura tratatzeko erabiltzen da. 1853an, Charles Frédéric Gerhardt kimikariak azetilo kloruroa eta sodio salizilatoa konbinatu zituen azido azetilsalizilikoa sortzeko. 1899an, Bayerrek Aspirina deitu zion gai aktiboari, eta mundu osoan saldu zuen. ‘Aspirina’ hitza Bayer-en marka-izena zen eta ez sendagaiaren izen generikoa; hala ere, Bayer konpainiak markagatik zituen eskubideak galdu edo saldu egin ziren herrialde askotan. Sendagai honen ospea XX. mendearen lehen erdian hazi zen, 1918ko Espainiako gripearen pandemiaren hasieran izan zuen paper eraginkorrak bultzatuta. Errentagarritasun handiaren ondorioz, izugarrizko lehia sortu zen eta markak eta produktu eratorriak ugaritu ziren; seguruenik, 1918ko gripearen heriotza batzuk aspirina bidezko intoxikazioengatik gertatu ziren. Hala ere, aspirinaren ospea jaitsi egin zen 1956an parazetamola eta 1962an ibuprofenoa garatu ondoren. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, John Robert Vanek eta beste ikertzaile batzuek aspirinaren efektuen oinarrizko mekanismoa aurkitu zuten; 1960tik 1980ra bitarteko hamarkadetan egindako saiakera klinikoek eta bestelako azterketek, berriz, aspirinaren eraginkortasuna berretsi zuten, eta berriz ere gora egin zuten salmentek XX. mendearen bukaeran, orain arte.