MAY. 31 2024 Gaur X urte ‘Mirentxu’ opera estreinatu zen Bilboko Campos Eliseos antzokian ‘Mirentxu’ Jesus Guridiren bi ekitaldiko opera bat da, 1910ean, gaurko egunez, Bilboko Campos Eliseos antzokian lehen aldiz antzeztua. Estreinaldiari esker, lan berrietarako ateak ireki zitzaizkion konpositore gasteiztarrari. Jesus Guridi, 1915ean. (WIKIPEDIA) GAUR8 Maiteminak ezinezkoa egiten duen bizitza baten behaketa huts eta garbia erakusten du ‘Mirentxu’ operak. Jesus Guridi (Gasteiz, 1886-Madril, 1961) egileak ez zituen 22 urte besterik idatzi zuenean. Geroago, esperientziak ikuspuntu berriz hornitu zuenean, partitura jorratu eta zuzendu egin zuen; baina hasierako izaera eta kutsu lirikoa ez zen inolaz aldatu.Guridiren antzerki lirikoko lehen obra izan zen. Atzerrian ikastetik itzuli berri zen Euskal Herrira. Paris, Bruselas zein Kolonian bizi izan eta gero.Bilboko oparotasun kulturan nahiz ekonomikoan kokatu behar da lana, baita goraka zihoan abertzaletasunean ere. Bilboko Abesbatza Elkarteak bultzatu zuen opera, bere 25. urteurrenarekin bat eginez, ‘Maitena’, ‘Mendi-mendiyan’, ‘Lide ta Ixidor’ eta ‘Itsasora’ bezala. Denek tartekatzen zituzten gaztelaniazko elkarrizketak eta euskaraz kantatutako zatiak, nekazal giroa batean eta bertako melodiekin. ‘Mirentxu’ gaurko egunez estreinatu zen, 1910ean, ia osoki bertakoa zen lantaldearekin: pertsonaiak, orkestra eta dekoratzaileak. Bi zatitan banatuta dago lana. Manuren errota burdindegi batzuetatik hurbil dago. Bertan bizi dira alaba Mirentxu eta Raimundo iloba ere. Ondoko etxean familia ugari bat bizi da: adin aunitzetako haurrak eta Txanton, 70 urterekin txikiak zaintzen aritzen dena. Presen da senideetan zaharrena eta Mirentxuren lagunmina da.Presen eta Raimundo maiteminduta daude baina Mirentxuk Raimundo maite du eta aitak ongi ikusten du harreman hori. Horregatik, Raimundok Mirentxu maite duen itxurak egiten ditu. Presenek mutil-lagunari leporatzen dio ustezko faltsukeria hori eta harremanaren berri eman nahi dio Mirentxuri. Dena den, isilik gelditzen da azkenean, lagunarengan nagusitzen den gaiztakeriarekin penatuta.Hilabete batzuk geroago, Raimundo eta Presen adiskidetu egiten dira, Mirentxu ezin dela beren harremanerako oztopo izan ohartzen direlako. Santa Ageda bezperan, eriak intxaurrondo baten azpian hartzen du arnasa bikoteak bere sua erakusten duen bitartean. Mirentxuk ikusten dituenean arbolaren ondoko harrizko eserleku baten gainera erortzen da, Raimundok kopetan ematen dion musuarekin gozo hilez.